Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Nazioarteko Akordeoi XI. Lehiaketan lehenengo postua Kirill Chtybine errusiarrarentzat izan da. Aurtengo “Arrasate Hiria” akordeoi txapelketa bere amaierara iritsi zen abenduaren 7an. Finala igandean izan zen, eta astelehen goizean banatu ziren sariak. Azken edizio honetan kalitate bikaina egon dela azpimarratu zuen epaimahaiak, horrek irabazleak aukeratzerako orduan zailtasunak dakartzala gaineratuz. Azkenean, hausnarketa sakonaren ondoren, horrela geratu zen sailkapena:
Hirugarren postuan, Finlandiako Niko Kumpuvaara; garaikurra eta 700euro irabazi zituen. Bigarren lekuan Milos Milivojevic serbiarra geratu zen, garaikurraz gain 1800 euro irabaziz. Nazioarteko XI.sariketa honetan, lehenengo postua Kirill Chtybine errusiarrarentzat izan zen. Berak ere garaikurra eraman zuen etxera, baina diru kopuru handiagoa poltsikoratu zuen, 3600euro hain zuzen ere. Beraz, datorren urteko Arrasate Hiria sariketan tokia izango du aurtengo txapeldunak; hainbat emanaldi eskainiko ditu herrian bertan eta baita inguruan ere.
![]() |
Aurtengo lehiaketan partaideen maila bikaina nabarmendu
zen. (Arg. Arrasate Press) |
Sari banaketa amaituta, garaileen emanaldi batez gozatzeko aukera izan zuten Amaia Antzokira bildutakoek.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français