Gabonetako marrazkien sari banaketa

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasaten hamabi urte bitarteko gazteek arratsaldeak igarotzeko lekuak dituzte: ludotekak. Zerbitzu honek hainbat egoitza ditu herriko auzoetan banaturik. Joan den ostiralean, abenduaren 5ean, Arrasateko Okendo kalean bildu ziren ludoteka guztietako dozenaka neska-mutiko. Herriko gazte-lekuek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan hartu zuten parte gehienek, eta ostirala izan zen sariak banatzeko aukeratutako eguna.

Argazkia
Zazpi irabazleak beraien artelanak eskuetan dituztela. (Arg. Xabier Urzelai)

Urduritasunez itxaron zituzten garaileen izenak. Guztira zazpi izan ziren saritutakoak. Zorionak guztioi eta jarraitu horrela marrazten!

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/12/12-19