Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Harreman-ek,
Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea, Hirugarren Munduko produktuen erakusketa-salmenta
jarri du Arrasateko Portaloian, Azkoaga botikaren ondoan. Abenduaren 5etik
24ra egongo da irekita.
Helburua, Hirugarren Munduko produktuen salmentari bide egitea da. Horrela, bizitza duina garatzeko baldintzen sortzaile izango liratekeen enpresak eta lanpostuak eratzeko. Dirua, Andeetako nekazari-ingurune batera, San Clementera, bideratuko dute, bertako institutuko tailerrak hornituz.
Harreman-ek herritarrak sentsibilizatu nahi ditu Hirugarren Munduko herrialdeen problematika dela eta. Ondorioz, garapen-proiektuak bultzatzeko herri osoaren laguntza ekonomikoa bilatu nahi du.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français