Loramendi Literatura Lehiaketaren XV. edizioa

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
(goiena.net)
Loramendi Euskara Elkarteak duela hamabost urte antolatu zuen lehenengoz Loramendi Literatura Lehiaketa. Orain arte sariketa Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta bazegoen ere, aurten Batxilergoa ikasten dutenek parte-hartzeko aukera izango dute. Azken batean herrian bizi edo ikasten ari direnei zuzenduriko deialdia. Abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euskara hutsean idatzitako lanak.

Lehen Hezkuntzako ikasleek ipuina edo poesia idatz dezakete. Bietan gaia librea izango da, baina luzerari dagokionez, poesiaren kasuan libre eta ipuinarenean hiru orri gehienez.

DBHko ikasleek beste aukera bat izango dute: grabaketa lehiaketa. Herriko edadetuekin hitz egin, eta izan duten lanbideari buruzko kontuak, bitxikeriak... grabatu beharko dute, eta 30 minutuko lana aurkeztu grabaketaren gidoiarekin batera

DBHkoek eta Batxilergokoek komiki, amodiozko gutun, eta SMS lehiaketan ere parte hartu dezakete. Modalitate guztietako lanak aurkezteko epea, hilaren 18a izango da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Aretxabaleta
Bilatu Euskonewsen
2003/12/12-19