Zirkoa eta Txotxongiloak Kultura Etxean

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
cdroots.com
Oñatiko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Zirkoa eta Txotxongiloak izeneko erakusketa ireki zuten abenduaren 11an Kultura Etxean. Corrado Masacci italiarrak diseinatu eta sortu du erakusketa, eta didaktikoa eta ibiltaria dela dio. Zirkoak, bere ustez, barrea, miresmena eta angustia sorrarazten ditu, “hori dela eta izaera humano eta unibertsala du”, dio aspalditik Euskal Herrian bizi den italiarrak.

Txotxongiloek, anatomia, proportzioa, imitazio, estetika eta abarrengatik dute gizakia eredu. Baina txotxongiloek zirkuarekin harreman berezia dutela dio Corradok, bertatik hartzen baitute hobetze-nahia. Azken batean erakusketak zirkoaren plazer estetikoa islatu nahi izan du. Erakusketa 2004ko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Oñati
Bilatu Euskonewsen
2003/12/12-19