Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Amaia Antzokian zineaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan. Gaur, urtarrilak 9, Michael Winterbottom zuzendariaren In this world lana ikusi ahal izango da. Filmak bi afganoren istoria kontatzen du, Britainia Handira ihes egiten saiatzen diren errefuxiatuak. Hitzordua arratsaldeko 20,30etan.
Larunbatean eta igandean (10-11) Clint Eastwood-en zuzendaritzapean eginiko Mistic River filma ikusi ahalko da herriko antzokian. Larunbatean arratsaldeko 19,00etan, eta igandean 19,00 eta 22,00etan. Hilaren 11an, umeei zuzenduriko filma proiektatuko dute 17,00etan: Simbad, la leyenda de los 7 mares.
Herriko zinema bakarrak (Alai zinema) bere ateak itxi zituenetik eta herrian zinea ikusteko tokia beharrezkoa zela oharturik, Amaia Antzokiak hartu du zeregin hori, eta nahiko eskaintza zabala dago.
Zinemaz gain, Txirri, Mirri eta Txiribitonen Trikitraka Trikitron programaren grabaketa egingo da hilaren 12 eta 13an antzokian bertan. Hara joan nahi duenak gaur du sarrerak erosteko azken eguna. Bi egunetan emanaldiak arratsaldeko 17,00etan eta 19,00etan izango dira.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français