Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Mondragon Corporacion Cooperativa, edo MCCk azaldu duenez, 36 milioi euro inbertitu zituen gizarte gaietan 2002.urtean. Ikerkuntza arloak dirua jaso du MCCren eskutik, adibidez, eta horretarako hainbat enpresatan sartu du bere kapitalaren zati bat: Ikerlan, Garaia... Horrez gain, enpresak bultzatutako Mundukide, Gobernuz Kanpoko Erakundean ere inbertitu du dirua, hirugarren mundurako hainbat proiekturi laguntzeko dirua emanez.
![]() |
(Arg. www.urssa.es) |
Hezkuntzan ere hartu du konpromezua enpresa taldeak. Horretarako, Mondragon Unibertsitatea, Txorierriko Politeknikoa, Lea Artibai Ikastetxea eta Goierriko Eskola Profesionalerako erabili du diruaren portzentai handi bat. Mondragon Unibertsitateari dagokionez, bere diru-sarrera handiena MCCtik dator, eta urtean, gutxi gora behera, 3 milioi euroko laguntza jasotzen du.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français