Arrikrutz Kobaren lanak hasita

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrikrutzeko kobazuloan egin beharreko lanak hasi dira dagoeneko. Urte amaieran hasi zituzten, eta hamazortzi hilabeteko epea izango dute lanak burutzeko. Hala ere, dagoeneko proiektuak dituen lau faseetatik lehenengoa egin da, inguruak garbitzea. Jarraian egin beharreko zeregina, indusketa lanak eta kobaren sarrera zehaztea izango dira. Duela bost urte Oñatiko Udalak, Kobako lanak egiteko enpresa kontratatzeko lehiaketa publikoa egin zuen, eta proiektuaren lanak urratsez urrats jarraitzeko batzorde bat sortu. Bertan daude, besteak beste, Aranzadi Elkartea, historialariak, turismo aholkulariak eta Aloña Mendiko Espeleologia Taldea.

Argazkia
(Arg, www.euskalnet.net)

Aurtengo Udal aurrekontuaren zatirik handiena jasoko du proiektu honek, 713.888 euro hain zuzen ere. Plan naturalista hau ez da inguru honetan egingo den edo dagoeneko egin den bakarra, eta horren adibide da berriztutako Sandaili koba.

Arrikrutzen bisitariak jasotzeko 500 metro egokituko dituzte, nahiz eta leizeak guztira 14 kilometro baino gehiago izan. Bisitaldiaren eskaintza honakoa izango da: espeleologia, paleontologia, geologia eta arkeologiari buruzko informazioa jasotzea, horrela koba honen aberastasun historikoari buruzko azalpena emanez.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Oñati
Bilatu Euskonewsen
2004/01/09-16