Oliver musikalak arrakasta Kursaalean

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Urtea hasteko, hilaren 3an, Bergarako Orfeoiak, Gabero abesbatzak eta Bergarako Musika eskolako ikasleek Oliver musikala taularatu zuten Donostiako Kursaalean. Jende ugari gerturatu zen Valen Moñux-ek zuzendutako lana ikustera, eta kritika bikainak jaso zituen ikuskizunak. Musika zuzendaritzan David Azurza aritu zen.

Argazkia
Musikaleko aktore gehienak Bergarako gaztetxoak dira, protagonista kasu, hamar urteko Aritz Oteiza. (Arg. Goienkaria)

Charles Dickens-en eleberrian oinarritutako lana ikustera gazte eta nagusi pila bat gerturatu zen, eta merezitako txalo zaparrada eskaini zieten antzezle eta musikariei ikuskizunaren amaieran.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2004/01/09-16