Interruptus taldearen antzezlanak
Gaztetxea bete zuen

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
Barre ugari eragin zituzten Interruptus taldekoek.
(Arg. Zuriñe Velez de Mendizabal)
I ragan igandean, urtarrilak 11, Arrasateko Gaztetxean Dia de luna llena antzezlana taularatu zuen Interruptus taldeak. Gaur egungo gizartearen islada txikia lau pertsonaien eskutik; kale-garbitzaile, sexu langile, psikiatra eta alkoholiko baten nondik norakoak azaltzen dira. Bizitza desberdina eraman arren, komunean zerbait duten pertsonak: bakardadea.

Ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen ikuskizuna; hala ere, berehala entzun ziren jendearen barre algarak lau hormen artean. Hasieran, ikusle bat baino gehiago lotsatu zen lau pertsonai nagusiak taulatik jaitsi eta beraien rolean sartuta, jendeari garrasi egiten hasi zirenean. Hala ere, momentu dibertigarria igarotzeko parada izan zuten Arrasateko Gaztetxeak antolatutako ikuskizunera gerturatu zirenek. Dibertigarria izan arren, horren barregarriak ez diren uneak ere baditu antzezlanak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/16-23