Ortu biologikoak jubilatuentzat
abendurako Garagartzan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Garagartza auzorako proiektu berri bat jarri du abian Udalak: jubilatuei errentan emateko ortu ekologikoak sortzea. Eraikitzeko tokia ere adostuta dago, oraindik Fagor Elektrotresna lantegiaren eskuetan dagoen lursail batean hain zuzen. Hala ere, lurrak epe laburrean Udalaren eskuetara pasatuko dira, eta lantegiaren ondoan egokituko dituzte ortuak.
Argazkia
Ortuetan ezingo dira produktu kimikoak erabili.
(Arg. feliceslosninos.com)

Oraindik proiektua bakarrik egin du Udalak, eta ez dago ezer zehaztuta. Hala ere, Udalaren ustetan abendu inguruan emango zaizkie errenta sinbolikoan ortuak jubilatuei. Hauek ezingo dituzte produktu kimikoak erabili beraien lurretan. Hori horrela izan dadin, Joseba Ugalde zinegotziak jarraipen zorrotza egingo dietela azaldu du, baina ez horretarako bakarrik, baita salerosketarik egiten ez dutela ziurtatzeko ere.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/16-23