Sahararren Herria iruditan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Monterron Kultura Etxean ohikoak dira beheko solairuan egiten diren erakusketak. Urtarrilaren 12an hasi zen Mendebaldeko Sahara protagonistatzat duen azken erakusketa, eta gaur itxiko ditu ateak. Marokoren menpe dauden lurraldeen irudiak aurki ditzake erakusketara gerturatzen den edonork. Argazkien egileak Xavier Errasti, Jerras eta Idoia Zabaleta izan dira.

Argazkia
Hogeita hamaika argazki aurki daitezke Monterronen. (Arg. Z.V.M)

Bertako bizimodua erakusten dute argazkiek, bizitza gogorra, baina sarri lasaia ere izaten dena; argazkiek desertutik hasi eta itsasorainoko paisaiak azaltzen dituzte. Sahararren bizimoduan ohikoak diren figurak agertzen dira, gameluak, tea,... Emakumeen janzkera koloretsuak ere harrapatu nahi izan dituzte argazkilariek beraien kamarekin.

Euskadiko Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (RASD) Lagunen elkarteak errefuxiatuentzat elikagai biketa bat egiteko kanpaina jarri zuen abian 2003an. Eta aurtengo Santamasetako txerri zozketako irabazlea azaldu ez denez, saria (500 euro) kanpaina horretarako elkarteari ematea adostu du Udalak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/16-23