Amaitu da SMS bidez maitasun
mezuak bidaltzeko aukera

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
(Arg. Z.V.M.)
A tzo, urtarrilaren 15a, izan zen maitasun mezuak SMS bidez bidaltzeko azken aukera. Hilaren bostean eman zitzaion hasiera Bergarako Jardun elkarteak bigarren urtez antolatu duen lehiaketari. Iazko arau berdinak jarraitu dituzte partehartzaileek.

Epaimahaikideek datorren hileko 14.egunean iragarriko dute nork igorri duen mezu onena, eta garaileak 90 euroko saria sakeleratuko du. San Valentin eguna delako aukeratu dute egun hori antolatzaileek; eta SMS mezuez gain, egun berdinean jakinaraziko dira Maitasun Gutunen lehiaketako irabazleak.

 

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2004/01/16-23