Otsailetik aurrera, ikastaro berriak

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
Arg. Zuriñe Velez de Mendizal.
A rrasateko Udalak otsailean hasiko diren hainbat ikastaroren berri eman du aste honetan. Guztira lau ekimen desberdin antolatu ditu: sabel dantza, alboka, argazkigintza eta txalaparta.

Sabel dantza ikastaroa Jaione Albenizek emango du. Otsailaren 28an hasita apirilaren 3an amaituko da eta larunbat goizetan izango da hitzordua, Musakolako Kiroldegian.

Angel Agiriano arituko da martxoaren 6tik San Juanak arte alboka irakasten. Larunbatero Arrasate Musikalen elkartu eta emango ditu eskolak Agirianok.

Hirugarren ikastaroa argazkigintzari buruzkoa da. ASA elkarteak Uriben duen lokalean elkartu eta Jon Ruiz de Zaratek emango ditu hastapen eskolak martxoaren 29an hasi eta maiatzaren 17ra bitartean.

Eta azken ikastaroa, txalapartarena, Ttakun taldeak eskainiko du. Otsailaren 6an hasiko da, eta maiatzaren 14an amaitu. Ostiral eta larunbatetan izango da hitzordua. Hala ere, ikastaroei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, Gazte Bulegora jo daiteke, edo 943 77.00.65 telefonora deitu.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/23-30