Emakumea gai nagusi Amnistia
Internacional-en erakusketan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Amnistia Internacional-ek antolatuta, erakusketa ireki zuten hilaren 19an Arrasateko Monterron Kultura Etxean, eta hilaren 30era arte egongo da ikusgai. Hainbat argazki jarri dituzte, eta bertan elkarteko Emakumeen Sare Ekintzaileko kideak agertzen dira; mehatxatutako edo giza eskubideak urratu zaizkien emakumeen alde, presio mezuak bidaltzeko prest dauden pertsonen taldeak.

Argazkia
Arg: Zuriñe Velez de Mendizabal.

Argazki desberdinak zintzilikatu dituzte lau hormetan, eta hauekin batera hainbat mezu idatzi. Esaterako, munduko emakume asko beraien herrietan demokrazia gehiago eskatzeagatik kartzelan daudela gogorarazi nahi izan dute. Sarritan beraien burua eta familia arriskuan jartzen dute gainera.

Argazkia
Emakumeak eta haurrak izaten dira errepresioa gehien pairatzen dutenak. (Arg. Z.V.M.)

Salatzen duten beste gai bat, adibidez, soldata txarra eduki eta emakumeak antolatu eta borrokara irtetzean lanpostua edo kasu askotan, bizia gal dezaketela da. Mota honetako salaketa-mezuak daude irakurgai arratsaldero Monterronen.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2004/01/23-30