Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 6 bitartean, Arrasateko Gazteen Kontseiluak Gazte Astea 2004 antolatu du. Hainbat ekimen eramango dira aurrera aste honetan. Hasteko, Fermin Muguruza, Anger (Arrasate) eta Iraina (Bilbo) taldeek kontzertua eskainiko dute gaur, ostirala, Musakolako kiroldegian 21,00etatik aurrera.
![]() |
Egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten antolatzaileek Udaletxean. (Arg. Z.V.M.) |
Larunbatean herriko hainbat gaztek patata tortila lehiaketa egingo dute 16,30etatik aurrera, eta beste batzuek bertso-triki poteoan hartuko dute parte. Ondoren, Herriko Plazara gerturatzen direnei lehiaketako tortila emango zaie dastatzeko.
Otsailaren 1ean puzgarriak jarriko dituzte Ferixalekuko parkinean; hauek 0-99 urte bitartekoentzako izango dira. Hurrengo egunean graffiti erakustaldia egingo da Herriko Plazan 17,00etatik aurrera, eta ikusleek sprai-a erabiltzeko aukera izango dute.
Asteartean, otsailak 3, makilaje artistiko erakustaldia eta argazki erakusketa egingo da 17,00etatik 20,00etara Harresi aretoan. Inauteriak izango dira gai nagusi, eta egun horretarako ideiak hartzeko baliagarri izan daiteke erakustaldia, hainbat pertsona margotuko baitituzte bertan.
Asteazkenean Arrasateko auzoetara irekiko da programazioa. Bertako haur eta gazteek panelak margotuko dituzte beraien eskuekin. "Mila gazte, mila kolore" da Kontseiluaren lema, eta horren sinbolo gisa egin nahi dute ekimena. Panel hauek otsailaren 6an Herriko Plazan jarriko dituzte erakusgai, eta txistorra eta sagardoa edatearekin batera Getariako perkusio bandarekin kalejira antolatu dute.
Baina antzerkia ere egongo da ikusgai aste berezi honetan. Oihulari Clown-en eskutik Recoloclown antzezlana taularatuko dute Gaztetxean 17,30etatik aurrera.
Arrasateko Gazte Kontseilua 2002-2003an sortu zuten Arrasateko hainbat taldek: Agako, Txatxilipurdi, Arraska Skate Taldea, Giza Izpi Alai, Besaide eta AEDk. "Kontseiluaren helburua herriko gazte taldeen arteko komunikazioa bultzatzea eta pasibotasuna ekiditea da, gazteak ekintzetan parte hartzera animatuz", azaldu digute Gazte Kontseiluko kideek.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français