Otsailean zinema Kultura Etxean

Zuriñe Velez de Mendizabala
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Urteko bigarren hilabetean zinea ikusteko aukera egongo da Aramaion. Ostiraletan izango da hitzordua, 22,30etatik aurrera, eta euro bat ordaindu beharko da Kultura Etxera sartzeko.

  Argazkia
cartelia.net

Hiru emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa otsailaren 13an izango da, eta Una mente maravillosa pelikula pantailaratuko dute. Ron Howard zuzendari duen filmean Russell Crowe eta Ed Harris aktoreek hartzen dute parte, besteak beste.

Otsailaren 20an izango da bigarren emanaldia, Victor Fleming-ek 1939an zuzendu zuen Lo que el viento se llevó film arrakastatsuarekin. Eta azkeneko pelikula otsaileko azken ostiralean emango dute, eta Shakespeare enamorado izango da pantailaratuko dutena. Joseph Fiennes aktoreak William Shakespeare antzezten du, eta Gwyneth Paltrow-k Viola De Lesseps.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Aramaio
Bilatu Euskonewsen
2004/01-30/02-06