Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Eskoriatzako
Udalak euskara bultzatzeko urrats berri bat eman du. Horretarako, zenbait
diru-laguntza eskainiko dituela adierazi du bertako Euskara Zerbitzuak. Hiru
laguntza mota desberdintzen dira. Alde batetik, barnetegi zein euskaltegietako
matrikulak ordaintzeko laguntzak dira.
Bigarren diru-laguntza Udako Euskal Unibertsitatean ikastaro bat egiteko izango da. Matrikularen %50a emango da kasu honetan. Eskoriatzan erroldatutako pertsonei zuzenduta daude lehen bi laguntzak.
Azkenik, euskara hutsean errotuluak jartzeko dirua jarriko du Udalak. Testua ongi idatzi eta errotulua jartzeko baimena izatea dira laguntza jasotzeko bete beharreko bi baldintza.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français