Estebe
Ormazabal
Traducción al español
“Quando a saudade se
ajoelha no perfil do planalto os homens ficam tristes os cães vadios ficam sérios quando a saudade
rola seu tapete |
“Malenkonia goi-lautadaren perfilean belaunikatzen denean gizonak triste geratzen dira kale zakurrak kopetilun geratzen dira malenkoniak bere alfonbra
|
Antonio Lizarraga |
40 urteko artista karrera luze baten ondoren, eta zailtasun guztien gainetik, Antonio Gundemaro Lizarragak (Buenos Aires 1924) bere sorkuntza indarra bizirik mantentzen du.
Buenos Airesen jaioa 1924.an eta Madrilen 1946-1949 tartean Unibertsitate Politeknikoan Ingenieritza Mekaniko ikasketak egin ondoren, 1959.an Brasilera joan, zehazki São Paulora, Brasildar naturalizatu, eta ordudanik bere artista lana garatu du hainbat arlo desberdinetan.
![]() |
|
“Periscopio – Periskopio” |
São Paulora heldu orduko ilustratzaile bezala jardun zen “O Estado de São Paulo” egunkari ospetsuaren literatura eranskinean. 1960.an bere lehen bakarkako erakusketa antolatu zuen São Luiz Arte aretoan.
1971/72 urteetan enpresentzako ikus-komunikazio sistemak eta logotipoak sortzen aritu ondoren, 1972. tik aurrera Perspectiva, Edusp, Idesp, Escuta, Com-Arte eta Annablume editorialetako proiektu grafiko eta publikazio azalak sortzen lan egin zuen.
Urte berean, São Pauloko Vila Mariana auzoan hiri esku-hartzeko talde proiektu batean parte hartu zuen Mauricio Fridman eta Gerty Saruê-kin.
1974.an São Pauloko Arte Kritikarien (Associação Paulista de Criticos de Arte, APCA) elkarteko logotipoa eta urteroko sariaren diseinua sortzeko ardura jaso zuen. 1975.an elkarte honen arte grafiko ataleko saria jaso zuen eta 1984.an berriz, erakusketarik hoberenarena.
1977 eta 1980. tartean São Pauloko Bienalaren Fundazioa ospetsua zuzendu zuen.
1979. an São Pauloko Artista Plastikoen kooperatibaren fundatzaileetako bat izan zen.
70. eko hamarkadaren ondoren grabatu, eskultura, programaketa bisuala, pintura eta hiri-espazioan interferentzietara ekiten dio beste adierazpen bide batzuen bila.
1983. an Brasilen Amnesty International-ek antolatutako erakusketarako kartela egin zuen.
![]() |
|
“Diametros do segmento – Segmentuaren diametroa” (1997) |
1984.an sorkuntza poetikoari ekiten dio eta Folha de São Paulo, O Estado de São Paulo eta Novos Estudos Cebrap aldizkarian hainbat lan hedatuak izan zituen.
Urte bertan “Anatomia do Gol” liburua publikatu zuen São Paulon.
1995. urtetik aurrera Folha de São Paulo-ko Jornal de Resenhas astekariaren ilustrazioak sortu ditu.
Bakarka edo taldean eginiko erakusketak kontaezinak dira, bai Brasilen eta bai atzerrian: São Paulo, Belo Horizonte, Brasilia, Campinas edo Curitiban.
Atzerrian berriz Erroma, Bonn, Tel-aviv, Belgrado, Puerto Rico, Colombia, Buenos Aires e.a. luze bat, guztira 110 erakusketa baino gehiago batuaz.
2000. urtean Annateresa Fabri kritikariak “Antonio Lizarraga: uma poética da radicalidade” liburua publikatu zuen, Antonio Lizarragaren bizitza osoko lanari aldi berean omenaldi eta ikasketa sakon bat eginaz.
1983.an tronbosia batek jo eta hanka eta besoetatik elbarri geratu zen. Istripu honek zuzenki bere lanak sortzeko aukera ukatu arren, etzion bere sorkunde indarra murriztu eta ordudanik laguntzaileen bidez jarraitu du bere artista lana sortzen, bai lan plastikoetan eta baita ere poesiari ekinaz.
Bere ekoizpena bi eta hiru dimentsioetako lanak osatzen dute, bereiziki grabatu, pintura eta eskulturek, ideia komuna marrazkia izanik. Kolorea, marra eta espazioa bere lan guztietan itzulia dago eta 1987. urtearen ondoren arte bisualetan daramatzan ikerketek Conselho Nacional de Pesquisa (Ikerketarako Kontseilu Nazional) ren laguntza daukate.
![]() |
|
“Apartamentos-Apartamentuak”
(2002) Nelson Kon – Divulgação (O Estado de São
Paulo) |
Nahiz eta Brasilera heldu zenean “Sincretismo” mugimenduan parte hartu izan, bere lanek ez dute matematikoki kalkulatuak izan diren lanen laztasun eta lehortasunik.
Bere lanetan forma hartzen duten kolorezko lerro, kubo eta planoen atzean kalkulu matematikoen ordez ustekabea dago. Behin, bere konposaketa metodoaz galdetuta “Bilarrean bezala da” erantzun zuen artistak.
Ezkerreko eskua izan ezik, gorputzeko mugimendurik gabe, paperean zirriborratzen ditu imaginatzen dituen irudi geometrikoak, koloreak eta neurriak aukeratzen ditu, bere laguntzaileei argibideak pasatzen dizkie eta emaitza ez da marrazki huts bat: hasierara bueltatu behar izan duen bizitza baten testigantza baizik. Isiltasun eta kontenplazioaz, desegiten ari den mundu baten berregitearen isla.
“Marra nire bakardadea da. Perfekzioa gizakiarena ez izateagatik ez da itzela. Figura geometrikoek perfekzioa hau bere gain hartzen dute desorekan aurkitzen direnean. Paradoxikoki oreka hori kendu beharrean gaude mantentzeko”.
Bizitza oso baten testamentu bisuala eskaintzen digu Antonio Lizarragak, bukaezina dirudien energia sortzaile horren fruitu.
Bibliografia:
http://www.arte.unb.br/anpap/lizarra.htm - Sarrera - 2003/09/23
http:/www.investarte.com/scripts/main/noticias/iresgata.asp – Sarrera: 2003/09/23
http://www.estado.estadao.com.br/2003/02/13/cad032.html - Sarrera: 2003/09/23
http://www.itaucultural.org.br/AplicExternas/Enciclopedia/artesvisuais
/index.cfm?fuseactio=Detalhe&CD_Verbete=3083 - Sarrera 2003/09/23
ARTE xerox Brasil. Textos de Maria Cecília França Lourenço, Hudinilson Jr. e Rosita Gouveia. São Paulo: Pinacoteca do Estado, 1984.
BIENAL Brasil Século XX. São Paulo: Fundação Bienal, 1994.
CAVALCANTI, Carlos; AYALA, Walmir, org. Dicionário brasileiro de artistas plásticos. Apresentação de Maria Alice Barroso. Brasília: MEC/INL, 1973-1980. (Dicionários especializados, 5).
EXPOSITORES: Neyde Bonfiglioli, Masumi Tsuchimoto, Lizarraga, Gerty Sarué, Gisela Eichbaum, Hans Sulman-Grudzinski, Tikashi Fukushima. Textos de Reynaldo Bairão e Mario Schenberg. São Paulo: Galeria de Arte Alberto Bonfiglioli, 1969.
FABRIS, Annateresa. Antônio Lizárraga: uma poética da radicalidade. Belo Horizonte: C/Arte: Edusp, Fapesp, 2000. (Coleção História e Arte).
LEITE, José Roberto Teixeira. 500 anos da Pintura Brasileira [CD-ROM]/José Roberto Teixeira Leite; produção e direção Raul Luis Mendes Silva. Rio de Janeiro: Log On Informática, 1999.
LEITE, José Roberto Teixeira. Dicionário crítico da pintura no Brasil. Rio de Janeiro: Artlivre, 1988.
LIZÁRRAGA, Antônio. Desenhando a cor. São Paulo: Valu Oria Galeria de Arte, 1999.
LIZÁRRAGA: formas: relevos, esculturas, pinturas. São Paulo: Galeria de Arte Paulo Vasconcelos, 1988.
PONTUAL, Roberto. Dicionário das artes plásticas no Brasil. Apresentação de Antônio Houaiss. Textos de Mário Barata et al. Rio de Janeiro: Civilização Brasileira, 1969.
SENSES: um olhar sensível sobre a arte atual. Apresentação de Renato Magalhães Gouvêa. Texto de Paulo Klein. São Paulo: Renato Magalhães Gouvêa Escritório de Arte, 1994. (Projeto atual Brasil, 1).
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
![]() |
Aurreko Aleetan |