I
Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu) |
Ez noa orain bere biobibliografia zehaztera, zeren eta ezin delako artikulutxo honetan sartu. Joan den azaroan Felix Maraña eta Jose Luis Padronek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean koordinatutako Jardunaldietan, hamahiru hizlari saiatu ginen Juanitoren – barka, niretzat San Martin, beti Juanito izan da- alderdi desberdinak azaltzen :etnografia ikerketa, historia nahiz bestelako saio, aldizkari eta egunkarietako artikulu ugari, Eibarri buruzko dozenaka lan, alpinismo, eskalada eta espeleologiazko ekintza, poemagintza eder, bibliografiagintza aunitz, alor askotako azterketa, euskal idazleen fitxa bildumak eta abar. Saiatu ginenok, saiatu ginen, baina alperrik, Juanitoren gauza ugari utzi genituen aipatzeke. Dena dela argitaratzen direnean irakurri ahal izango dira. Orduan esan nuen bezala : ”Norbaitek, noizbaiten, Juanitoren kultur kosmogonia guztia aztertu beharko luke eta litzateke lan makala aterako!”
Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu) |
Juan San Martin. (Argazkia: Urtzi Urkizu) |
1979an, Eusko Kontseilu Nagusian, Kultura zuzendari bezala egin zuen lana, bereziki, jarri zituen zenbait oinarri, ia ezezagunak dira. Sailburua Jose Antonio Maturana zen eta, noski, ezagunagoa, politikoa. Baina nola bera ez zen politiko profesionala, ez eta alderdi gizona, gerora ere, Euskal Herriko lehen Ararteko legez herrigintza ikuspegitik egin zuena ez da “saldu”. “Juanito eta Giza Eskubideak” titulupean, azaroko aipaturiko jardunaldietan, Faustino López de Foronda Ararteko erakundeko legelariak emandako txostena jakingarria litzateke horretarako, Ararteko izan zen garaiko argitalpenak ere badira lekuko. Beste erakunde edo elkarte ugaritan ere izan da kargudun, arduradun edo partaide Juanito, hala nola Sociedad Deportiva Eibar, Euskal Mendi Federazio, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Paisen “Egan” aldizkarian, Gerediaga Elkarteko bazkide eta bere Liburu Azokaren aholkulari, Aranzadi Elkarteko, Eusko Ikaskuntza... eta abar.
Eta abar... ugari. Bere bibliografia oparoa ezin izan dut ona ekarri, segurutik, Eusko Ikaskuntzak argitaratuko du. Beste dozenaka ekintza aipatuko nituzke lekurik banu. XX. mendeko bigarren mende erdian, euskal kulturgintzaren eragilerik oparoena izan da Juan San Martin.
Juan San Martin, escritor y académico de Euskaltzaindia. (Urtzi Urkizu).
Aurreko Aleetan |