Museora gerturatzeko arrazoiak.
Museoak bere erreferentzia baserrian dauka, bertan nekazal munduko tresnak aurkitzen ditugu: laiak, goldea, gurdi-lanabesak, sagardo-tolarea, baserritarrak janaria eta jazkiak eskuratzeko egiten zituen lanen adierazgarri dira. Baina baita telefonoa, josteko makina, argazkiak, argizaiolak... erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz edo gerraz mintzatzen zaizkigunak. Museoak iragana gogorarazten digu eta gure herriaren sustraiak erakusten dizkigu.
Bitxikeri bat.
Bitxikeriei buruz bi aipamen , bata “hartua aletzeko tramankulua”, tresnaren izenak berak esaten digu zertarako zen. Bitxia da, izena piezan bertan idatzirik aurkitzen dugulako eta gainera euskaraz, hau oso arraroa da, normalean gazteleraz edo frantsesez agertu baitira. Bigarrena, ganaduak enfisema izeneko gaixotasuna zuenean tripa puztu egiten zitzaion eta ez hiltzeko ezten bat sartzen zitzaion, ezten hori museoan daukagu.
Erakusketak.
Herri kirolei buruzkoa.
Bisitariak.
Eskolako haurrak eta batez ere familiak etortzen dira museoa ikustera.
Proiektuak.
Indarberritzen hasi da museoa urte batzuk geldirik egon ondoren, orain erakusketa iraunkorra berritu nahiko genuke. Horretaz gain, oraindik zehaztu gabe dauden behin behineko erakusketak antolatu nahi genituzke.
Etorkizunerako erronkak.
Gazteengana iritsi nahi ginateke eta horretarako beste ekintza batzuk sortu. Herrian egin daitezkeen hainbat ekintzekin lotu nahiko genuke museoa, bertako baserriekin lotuz, herri osoak ematen dituen aukerak aprobetxatuz.
Hutsuneak eta proposamenak.
Herri museoa oso txikia da eta horrek bere desabantailak ditu. Leku falta arazo nagusienetako bat izango litzateke. Bertako baserriak ematen dituzten aukerak aprobetxatu beharko genituzke.
Non, nola, noiz
Astean zehar aldez aurretik ordua eskatu behar da 943697413 telefonoan. Larunbatetan 16:00-19:00 eta igandeetan 11:00-13:00. Prezioa: haurrak 1,00€ eta helduak 1,50€ eta taldeka, haurrak 0,80 eta helduak 1,00.
Helbidea San Esteban Plaza, z/g Larraul, udaletxe azpian. Webgunea www.larraul.net
Beste informazioak.
Museoarekin batera eliza eta bertan XVI. mendeko grisalla bat erakusten da eta herriko errota martxan jartzen da ikusi nahi duenarentzat.
Aurreko Aleetan |