Lenbur Lurralde Museoa. Urola Garaia Eskualdea. LegazpiEscuchar artículo - Artikulua entzun

LENBUR UROLA GARAIA ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Mirandaola Parkean XV. mendeko burdinola nagusia funtzionamenduan ikusteko aukera paregabea (museora bisita eta ikus-entzunezkoa); Artzantzaren Ekomuseoa: Artzainen bizimodua eta gaztagintza prozesua bertatik bertara ezagutzen lagunduko digu (museora bisita eta ikus-entzunezkoa); Ogiaren txokoa: ogiarekin lotutako alderdi mitologikoetan sakonduz ogia artisau erara nola egiten den ikus daiteke; labe zaharra eta berriaren arteko desberdintasunak, etab. Egun bat 50. hamarkadan, Langileen Ibilbidea: denboran atzera egiteko aukera ematen digu eta 50. hamarkadako langile famili baten azalean sartuko gara (langileen etxebizitza, eskola eta kaperara bisita gidatua).

2005. urteko udaberrian Euskal Burdinaren Museoa-k bere ateak zabalduko ditu Mirandaola Parkean.

Bitxikeri bat.

Mirandaolako Burdinola garaian bezala martxan ikusteko aukera dago, olagizonak duela 500 urte bezala jantziko dira lanerako garaian; gainera 1580. urteko maiatzaren 3-an gertatu zen mirariaren berri emango dugu. Artzantzaren Ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa benetako baserrietan daude kokatuak, ganbaran bata eta ukuilua izandakoan bestea; gazta dastatu eta baserriko bizitza gertuagotik ikusten lagunduko digute bertako baserritarrek. Egun bat 50. hamarkadan, Langileen Ibilbidea-n aurrerakuntza teknologikoei esker 1952. urteraino joango gara etxekoandreak bere etxea erakutsi diezagun, eskolan matematikako klasean hartuko dugu parte eta kaperan gure bekatuak aitortuko dizkiogu apaizari.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak.

Ez dira aldatzen diren erakusketak

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Mirandaola Parkean “Euskal Burdinaren Museoa”, 2005. urteko udaberrian.

Bisitariak.

Astean zehar eskola taldeak etortzen dira gehien bat, adin guztietakoak. Bestelako taldeak ere izaten dira, adibidez, etxekoandreen taldeak, jubilatuak, lantegietako edo euskaltegietako txangoak, etab. Asteburu eta udan familiak eta bikoteak etortzen dira batez ere. Adin guztientzako da aproposa eta taldeari egokitzeko moldatu egiten da bisita gidatua.

Proiektuak.

“Euskal Burdinaren Museoa”

Etorkizunerako erronkak.

Urola garaia eskualdea ezagutarazten jarraitu eta jende gehiago erakartzeko lanean dihardugu, gainera proiektu berriak sortzen eta hauek argia ikusi dezaten saiatzen gara. Museo berriaren inguruan liburuxka didaktikoak prestatzen ere bagabiltza.

Hutsuneak eta proposamenak.

Hutsune nagusia burdinolan elbarrituentzako ailegaerraztasuna hobetzea da, betetzen nahiko zaila gertatzen ari zaiguna. Ikus-entzunezkoak hizkuntza gehiagotan eskaintzeko lanean gaude momentuan.

Non, nola, noiz

LENBUR Urola Garaia Eskualdeko Turismo Bulegoa
Mirandaola Parkea
Telleriarte z/g
20230 Legazpi
Gipuzkoa
Telf: 943 73 04 28
Fax: 943 73 31 63
mirandaola@lenbur.com
www.lenbur.com

Turismo Bulegoaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 17:30 (udan 18:30-ak arte eta astelehenetan ere irekita)
Larunbata: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (udan 19:00-ak arte)
Igande eta Jai egunak: 10:00 – 14:30

Bisita bakoitzaren prezioa taldearen araberakoa izaten da web gunean (www.lenbur.com) begira daiteke edo eta 943 73 04 28 telefonoan.

Mirandaolako Burdinola apiriletik urrira bitarteko igande guztietan jartzen da martxan (12:00-etatik 14:00-etara bitartean); azarotik martxora bitartean aldiz hilabeteko lehenengo igandean (ordutegi bera). Artzantzaren Ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa igande eta jai egunetan 10:30 eta 11:30-etan. Langileen Ibilbidea ere igande eta jai egunetan 11:00, 12:00,13:00, 16:00 eta 17:00 (udan 18:00-etan ere). Astean zehar ere egin daitezke bisita gidatuak leku guztietara, baina txanda aldez aurretik eskatu behar da 943 73 04 28 telefonoan.

Beste informazioak.

Pasaportea deitzen den sarrera berezi bat daukagu. Prezio hobean Lenbur Lurralde Museoan dauden bisita guzti hauek egiteko aukera ematen du eta urte osoko iraupena dauka bisitariak nahi duenean erabil dezan. Informazio gehiago 943 73 04 28 telefonoan.

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03