Pasaiako Itsas Arrantzetarako Ikastetxearen PlanetarioaEscuchar artículo - Artikulua entzun

Gemma CES
Traducción al español

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Pasaiako planetarioa Itsas Arrantzetarako Ikastetxe Politeknikoan dago, Pasai San Pedron.

Orain dela 30 urte eraiki zen ikastetxeko ikasleentzako, astronomia irakasgaia baitute bertako ikasleek. Beranduago bere ateak ireki zizkien kanpoko ikasleei edota astronomiaren zaletasuna dutenei. Harrezkero bisita gidatuak egiten dira, garai bakoitzeko izarrak, konstelazioak eta planetak ezagutzeko, beraz aukera paregabea da ortzia gertuagotik ikusteko.

Bisitariak.

Bere aforoa 40 pertsonakoa da, honek hurbiltasun didaktikoa ematen diolarik, galderak zein komentarioak egin baitaitezke bere balio pedagogikoa areagotuz.

Gure helburua erabat praktikoa da, didaktikoa alegia, horretarako gure programa adin bakoitzari eta interes bakoitzari egokituz.

Ez dago adin zehatzik planetarioa bisitatzeko, ume txikiak nahiz helduak hurbildu daitezke hona, izarren unibertsoa denontzako ikusgarria da eta.

Etorkizunerako erronkak.

Gure erronka ez da aldatu urte hauetan, beti izan baita ematen dugun zerbitzua hobetzea, guk ditugun baliabideekin eta bisitariek egiten dituzten iradokizunekin.

Non, nola, noiz

Etorri nahi izan ezkero, ikastetxera, bertara deitu, planetarioa ikusi nahi duzula adieraziz eta ordua eta eguna emango dizute. Gure ordutegia ikastetxearena da, beraz asteburuetan eta ostiral arratsaldeetan itxita dago.

Informazio gehiago nahi baduzu arduradunarekin hitz egin.

PLANETARIOA
Pasai San Pedro
Pasaiako Itsas Arrantzetarako Ikastetxea.
Marinos, 2. kalea
Tel: 943 39 93 40
Gema Ces
gces@telefonica.net

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03