Menosca. Zarautzko Historia eta Arte MuseoaEscuchar artículo - Artikulua entzun

Juanjo ARAMBURU LASA

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Zarauzko Arte eta Historia Museoak 2002ko ekainean ireki zituen ateak, eta Zarauzko historiaren berri ematen du, X. mendetik gaurdaino. Zarauzko Udalak bere herriko Historia, Arte eta Kultura adierazpenak bertan lekua izan zezaten antolatu zuen Museoa, eta herriko eraikuntzarik zaharrenean kokatu zuen.

Zarauzko Arte eta Historia Museoak Historia Artxiboa, Histori Museoa eta Arte Museoaren zerbitzuak garatu eta eskaintzea du helburu.

Argazkia  
Daniel Txopitea.
Museoak bere hormen azpian Zarauzko nekropoli zaharra du, kristalezko zoru baten bidez ikusgai dagoena. Nekropoli hau X. eta XV. mende artean erabili zen eta garai horretako hilobiek osatzen dute. Nekropolia 1997an aurkitu zen moduan kontserbatzen da; eta ezaugarri hauetako nekropoli bat ikusteko aukera bakarra da, Arantzadi Zientzia Elkarteak egin zuen lanari esker.

Museoko areto desberdinetan Zarauzko Artea eta Historia lantzen dira. Historiari dagokionean, nekropoliaz gain, Zarauzko historian bereziki esanguratsuak izan diren gertaerak jasotzen dira: Hiri gutuna, Donajakue bidea, Kartografia, Gerrate Karlistak, argitaletxeak, idazleak; eta baita Zarauzko artisten lanak ere: besteak beste, Iñigo Ormazabal, Angel Uranga, Daniel Txopitea, JA Legorburu, Tomas Murua, Palmiro Haro, Mendi, Luziano, Flores Kaperotxipi, Pedro Isasa, Rafael Munoa, Jose Ramon Iriondo, Nicolás Mujika, Amable Arias, Sabino Izeta eta Hilario Urquia.

Bitxikeri bat.

  Argazkia
Zarautz Dorrea.
Erlojua. Museoa kokatua dagoen eraikuntzak museo zerbitzua eskaintzeaz gain Zarauzko Parrokiaren kanpandorre zerbitzua eskaintzen du aspaldidanik. Zarautz Dorrea bezala da ezaguna eraikuntza eta XV. mendean eraikia izan zen. Urteak iragan ondoren eta alboan kokatua dagoen Parrokiaren beharrak zehazten joan ziren heinean Kanpandorre ere bihurtu zen. Gaur egunean Museoaren azken solairuan Kanpandorre honetako erlojuaren tresneriak martxan jarraitzen du, soinu bikoitza jotzen duen erlojua da bai laurdenak, bai erdiak eta baita puntuetan ere, erlojuaren kontrapisuak Dorre osoa zeharkatzen duten goitik behera eta Museoaren nortasunaren parte bihurtu da erlojua. Bi egunetik behin kontrapisuak igo beharra daude bere pisuaren laguntzaz Zarauztarrei ordua zehazten jarrai dezan.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak.

Azken abuztuan zehar “Zarautz Itsasoan” izenburua zuen erakusketa ikusi ahal izan zen. Xabier Alberdi eta Alvaro Aragonek burututako ikerketa lanean oinarritua. Orain artean isilpean izan da Zarautzek itsasoarekin izan duen harremana, inguruko herriek gaur egun itsasoarekin duten harremana kontuan izanez mesprezatu egiten baitzen zarauztarren itsas historia. Erakusketa honetan garbi azaldu zen zarauztarrek itsasoarekin izandako harreman zabala, arrantza, untzigintza eta itsas merkataritzan. Arrakasta zabala izan zuen erakusketak eta argitaraturiko argitalpenak informazioa eskuragarri utzi du.

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Museoak hurrengo udaran Parrokiko aztarnategian buruturiko ikerketak ezagutaraziko ditu erakusketa berri baten bitartez.

Bisitariak.

Museora iristen direnen erdiak baino gehiago euskaldunak dira. Adin tarteari dagokionez ezinezkoa da adin muga bat bereiztea denak oso antzeko kopuruetan baitabiltza. Bakarka etortzen dira gehienak eta Zarautzera egun pasa edo egonaldi bat egitera etorri direnak dira batik bat.

Proiektuak.

  Argazkia
Indusketak.
Parrokiko arkeologi aztarnategiaren ikerketa, babesa eta ezagutaraztea dira Museoak dituen behin behineko ardura nagusiak.
Zarauzko artxibo historikoaren osaketa.
M learning teknologiaren aplikazioa heziketa proiektuan.
Zarauzko historiaren ikerketa eta ezagutaraztea.

Etorkizunerako erronkak.

Museoak martxan dituen zerbitzuen indartzea eta garapena da erronka nagusia.

Non, nola, noiz

Elizaurre,1
20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Tel: 943 835281
Faxa: 943 134074
E-mail: museoa@zarautz.org
Web orria: www.menosca.com
Ordutegia: Asteartetik ostegunera: 16:30 – 19:30
Ostiral, larunbata, igande eta jai egunetan: 11:00-14:00 eta 16:30-19:30
Astelehenetan itxita
Bisita gidatuak: Aurretik hitzartu behar dira, edozein egunetan izan daitezke.
Sarrera: 1,20€

Beste informazioak.

Alvaro Aragon eta Xabier Alberdik egin duten ikerketa “Allepunta eta Mollarri arteko itsas herri baten historia” euskal kostaldearen historia ezagutzeko eta ulertzeko oso argitalpen interesgarria. http://www.menosca.com/euskera/shop.php

Lotutako artikuluak

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03