Zumalakarregi museoa. OrmaiztegiEscuchar artículo - Artikulua entzun

Kizkitza UGARTEBURU
Traducción al español

Museora gerturatzeko arrazoiak.

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herria gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzi zentroa da. Objetu, ikusentzunezko, arma eta agiriez osatutako erakusketa erakargarriaren bitartez. gizarte garaikidearen garapenerako garai erabakigarriaren ikuspegi orokorra eta gaur egungo Euskal Herria ulertzeko gakoak eskaintzen ditu.

Nabarmentzekoa da, Lantegi Elkarreragilea, XIX. mendeko eguneroko bizimodurako gunea, proposamen partehartzaile, iradokitzaile eta ludikoekin. Jantzi eta arropak, puzzleak, buruhauskarriak, komikiteka eta joku elkarreragilez osatutako kiosko digitalak, partehartzaileak hemeretzigarren mendeko giroan murgiltzen saiatzen dira.

Taldeei zuzendutako bisitaldi gidatuak eskaintzen ditugu, koaderno didaktiko eta ibilbideekin, adibidez, Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare mailan Monumentu izendatu berri duen Ormaiztegiko trenzubira.

Bitxikeri bat.

Zumalakarregiren katalejua

Museo eta bilduma desberdinetan badira katalejo desberdinak Zumalakarregirena bezala aurkezten direnak. Ormaiztiarrak kataleju hau Lord Elliot, Lehen Guda Karlista hasieran hain ohikoak ziren gatibu eta zaurituen fusilamenduak ekiditeko Euskal Herrira etorritako britaniar enbaxadorearen eskutik jaso zuela, oso ezaguna da. Eliot eta Zumalakarregi kidetu egin ziren eta britaniarrak Wellingtonena izandako katalejoa oparitu zion euskaldunari, bere estimazioaren adierazgarri gisa. Hona hemen historialariek jasotakoa. Datu hauen arauera ezin dezakegu zehaztu zein den Zumalakarregiren benetako katalejoa, baina Ormaiztegiko museoak generalaren objetu bilduma du, katalejua barne. Duela gutxi museoko artxiboak, 1871ean Londresen argitaratutako “Papers relating to Lord Eliot’s mision to Spain in the spring of 1835” lana jaso du, non Gurwood, Elioten idazkariaren diarioa jasotzen den. Britaniar militarrak Euskal Herrira egindako bidaia kontatzen du, besteen artean, Zumalakarregik katalejorik ez zuela konturatu zenean, Lord Ellioti proposatu ziola berea, Toulouseko batailan Wellingtonek erabilitakoa, oparitzea. Datu honek gure katalejoaren zorroan dagoen inskripzioa, gaur egunerarte guretzat guztiz ezezaguna zena, argitzen du “J. Gurwood”, beraz, Zumalakarregiren “benetako” katalejoa, museoan ikusi daitekeena dela baieztatzen du.

Zumalakarregiren katalejua.
Zumalakarregiren katalejua.

Erakusketak:

· Izan direnetatik aipagarrienak.

XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala

Karikatura genero bezala XIX. mendean garatu eta hedatu zen, prentsaren difusio eta zabalpenarekin. Hala, karikaturagilea, irudia erabiliz, garai hartan irakurtzen eta idazten ez zekien publikoaren gehiengoarengan iritsiko den kazetari bihurtu zen. Karikaturaren papera funtsezkoa izan zen, mintzaira herritar eta ulergarria erabiltzeko gai izan zen baliabide bakar gisa.

Erakusketa honek, Zumalakarregi Museoaren eta ondoren aipatzen diren instituzio publikoen kalitate handiko erreprodukzio eta garaiko ilustrazio originalak erakutsi zituen:

Madrilgo Hemeroteka Nazionala
Madrilgo Udal Hemeroteka
Arabako Artxiboko Hemeroteka
Bizkaiko Foru Liburutegia
Sancho el Sabio Fundazioa
Fournier Museoa
Koldo Mitxelena Kulturunea

Tailerra.
Tailerra.

· Laster ikusi ahal izango ditugunak.

Baiona eta Iparraldean guda karlistak izan zuen eraginari buruzko aldi baterako erakusketa. Baionako Euskal Museoaren lankidetzarekin burutuko da.

Bisitariak.

Eskaintza oso zabala da, familia, heldu, eskola ume, jubilatu, aisialdi talde eta ikertzaileei zuzendua, ondorengo aukerak eskainiz: bisitaldi gidatuak, lantegiak, aldi baterako erakusketak, argitalpen espezializatuak, rol jokuak, joku elkarreragileak, web orria, Historia On Line aldizkari elektronikoa eta abar.

Proiektuak.

Working Progress:
“XIX. mendea Karikaturetan” aldi baterako erakusketarako espainiar erakunde desberdinetan material ugari bildu zen. Jasotako irudi guztiak erakusketako katalogoan erakutsi ezin zirenez, eta oso ugari, aberatsak izanik, gure web orriaren bitartez eskaintza zabaltzera bultzatu gintuen.

2004 urtean zehar, karikatura sail desberdinak gehitzen joan gara, bakoitzari dagokion informazioa gehituz, hala nola, izenburua, egilea (ahal denean), dagozkion aldizkaria eta dokumentazio zentrua adieraziz.

“XIX. mendeko irudiei buruzko Digitalizazio Egitasmoa”, kultur website-ren erredakzioa, beste 4 erakundeen lankidetzarekin burutua.

 

Etorkizunerako erronkak.

Kultur Web Site “XIX. mendeko irudiei buruzko Digitalizazio Egitasmoa”, egitasmoa burutu.

Non, nola, noiz

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 19:00
Larunbat eta igandeak: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
Astelehen eta jaiegunak: itxia

Helbidea:

Zumalakarregi Museoa
Muxika Egurastokia, 6
20216 ORMAIZTEGI

Telefonoa: (943) 88 99 00
Fax-a: (943) 88 01 38
E-mail-a: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
Web-a: http://gipuzkoakultura.net/museos/zm

Sarrerak:

Orokorra:1,20 €
Murriztua, ikasle, jubilatu, langabetu eta taldeak: 1,00 €
Bisita Gidatua: 1,00 €
Doan: 10 urtetik beherako umeak
Beherapen bonua Zumalakarregi Museoa eta Igartubeiti Baserri Museoa : 2,5 €

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/11-26/12-03