Etengabeko ikaskuntza. Esparru europarraEscuchar artículo - Artikulua entzun

LANBIDE HEZIKETAKO ETA ETENGABEKO IKASKUNTZAKO SAILBURUORDETZA
Traducción al español

Kontseilu Europarrak, 2000ko martxoan Lisboan egindako bileran, ondoko helburu estrategikoa onartu zuen “Europar Batasuna ezagutzan oinarritutako munduko gizarterik lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea, ekonomikoki modu jasangarrian hazteko gaitasuna izanik, lanpostu gehiago eta hobeak sortzeko eta kohesio sozial handiagoa lortzeko gai izango den ekonomia bilakatzeko”.

Ildo beretik, Kontseilu Europarrak, 2001eko martxoan, hiru helburu estrategiko (eta hamahiru helburu zehatz osagarri) onartu zituen, 2010. urtea amaitu baino lehen erdietsi beharrekoak: hezkuntza- eta prestakuntza-sistemek uztartu egin beharko dituzte kalitatea, irisgarritasuna eta mundura irekitzea. Urte bete igaro ondoren, Kontseiluak “Lan-programa1 zehaztua” onartu zuen, helburu horiek lortzeko.

Batzordeak komunikazio bat eman zuen 2003ko azaroaren 11n —COM(2003) 685 azkena— “HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA 2010”, ERREFORMAK BEHAR-BEHARREZKOAK DIRA, LISBOAKO ESTRATEGIA ARRAKASTAZ BURUTUKO BADA (Tarteko eta baterako txosten-proiektua, Europako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen helburuen jarraipenari buruzko programa zehatzaren gauzatzearen gainekoa); bertan dioenez, estatu kideek ez dute aurrerapauso nahikorik egin helburu horiek erdiesteko.

Argazkia: Dave Wicks
Argazkia: Dave Wicks (http://www.opticgroove.com).

2010. urtea hurbil dagoenez, Europako Batzordeak ezinbestekotzat jo du lehentasunezko lau ardatz berehala abiaraztea, laurak batera abiarazi ere:

Etengabeko ikaskuntzaren eremuan, eta goian adierazitako ardatzak erreferentziatzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan:

1. ETENGABEKO IKASKUNTZA ETA PRESTAKUNTZARAKO dinamikak bultzatu behar dira, kolektibo guztiak aintzat hartuta: haurrak, gazteak, langileak, hirugarren adinekoak.

- estrategia global eta koherentetan oinarrituta, bertan parte hartzen duten eragile guztiekin adostuta, Etengabeko Ikaskuntzaren Liburu Zuria aintzat hartuta
- ahaleginak batez ere talde ahulenei bideratuz, gaitasunak eskuratzeko modu ekitatiboa izan dezaten, eta motibazioa emanez ikaskuntzan parte har dezaten, gizarte-kohesioa erraztuz.
- Europako erreferentzietan eta Europako printzipio komunetan oinarrituta.
- herritartasun aktiboa indartuta, balioak, parte hartze demokratikoa eta espiritu kritikoa sustatuz.

Bereziki, eta Etengabeko Prestakuntzari dagokionez, etengabeko prestakuntza garatzeko esparru autonomoa sustatu behar da. Prestakuntza hori erregulartasunez finantzatu behar da, eta estatuko gobernuari eskatu behar zaio euskal langile eta enpresaburuek prestakuntzarako ordaintzen dituzten kuoten baliokidea itzultzea.

Beste alde batetik, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko ekintzak gauzatzeko diru-laguntzak arautu ditu, ondoko helburarekin: herritartasun aktiboa bultzatu, pertsona helduen ezagutzak, gaitasunak, trebetasunak eta dohainak hobetuz, arreta berezia eginez talde ahulenei. Dekretu horrek, gainera, “ikaskuntzako artekaria” aurreikusi du, ondoko eginkizunekin, besteak beste:

- bere geografia-eremuko pertsonei –talde behartsuenei bereziki- aholkuak ematea toki/eskualdeko aukerei eta interneten bidezko aukerei buruz, bizitzan zeharreko ikaskuntzaren testuinguruan.
- Lan proaktiboa egitea ekimenok bultzatu eta sustatzeko, bai eskaintza eta bai eskariari dagokionez, jendea mota horretako jarduerak sustatzeko kontzientziatuz.

“Ikaskuntzako artekaria” jardun onaren adibidetzat hartuta dago Batzordearen Zerbitzuen ondoko Lan-dokumentuan: “Etengabeko Ikaskuntza: jardunak eta adierazleak”, SEC (2001) 1939, (EEAO, 2001.11.21)

2. Ikaskuntza ez-formalak eta informalak aitortzeko edo aintzatesteko bideak ezarri behar dira. Horrek, pertsonen etengabeko ikaskuntzarako motibazioa areagotzeaz gain, mesede egingo dio kualifikazioen gardentasunerako prozesu europarrari, eta beraz, ikasleen eta langileen lurralde-mugikortasunari. Interesatuek ez badiote baliorik ikusten ikasten jarduteari, zaila izango zaie behar bezala ahalegintzea ezagutzaren gizarteak eskatzen duen prestakuntza-mailara iristeko.

3. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) hezkuntza- eta prestakuntza-sistemetan benetan txertatzea indartu behar da

- alfabetatze digitala sustatuz, gizarte-kohesioa eta garapen pertsonala areagotu, eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatzeko.
- ikaskuntza elektronikoaren potentziala aprobetxatuz, ikaskuntza herritarrengana hurbildu, hezkuntzaren kalitatea hobetu, dimentsio europarra aintzat hartu eta zentroak mundura irekitzeko.

Hezkuntza eta Gazteria Kontseiluak 2003ko azaroan Bruselan egindako bileraren ondorioek azpimarratu egin dute “2004-2006 aldirako e-learning Programa2ren garrantzia, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) Europako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemetan txertatzeko helburua baitu.

Argazkia: Henry Piek
Argazkia: Henry Piek.

Ildo horretatik, etengabeko ikaskuntzarako www.hiru.com ataria abiarazi da, euskal herritar ororen ezagutzen eta gaitasun-ahalmenen maila jasotzeko asmoz, ikaskuntza pertsonengana hurbilduta eta bakoitzaren ikaskuntza-beharrei egokituta.

4. Euskal herritarrek hizkuntzak ikas dezatela bultzatu behar da:

- pertsona bakoitzari animoak eta aukerak emanez gutxienez beste hizkuntza bat ikas dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialez gain, eta hizkuntzak adin guztietan ikasteak duen garrantziaz kontzientziatuz
- eskolek eta prestakuntza-zentroek irakaskuntza- eta prestakuntza-metodo eraginkorrak erabil ditzatela sustatuz, ikasleei motibazioa eman diezaieten, bizitzan zehar gero ere hizkuntzak ikasten jarrai dezaten

Esparru honetan, azpimarratzekoa da “Ekintza-plana3, hizkuntzak ikasteari eta hizkuntza-aniztasunari buruzkoa”. Plan horrek hiru helburu erdietsi nahi ditu, funtsean: hizkuntzak etengabe ikastea, hizkuntzen irakaskuntzaren kalitatea hobetzea eta giro mesedegarria eta etengabea sortzea.

Horiek horrela, eta www.hiru.com atariaren bitartez, autoikaskuntzarako on-line tresnak eskaintzen dira, ikaskuntzaren jarraipena eta tutoretza barne direla.

5. Mugikortasuna eta trukeak gehitu behar dira, ondokoen onerako izango delako:

- gazteek euren ahalmen pertsonalak eta lan-mundura sartzeko gaitasuna gehitzeko
- irakasleek bere esperientzia aberastu eta gaitasuna hobetzeko
- Europako herritar izatearen kontzientzia areagotzeko

Autonomia Erkidego honetan Lanbide Heziketan diharduten gazte ikasleen Europako mugikortasuna handia da, eta kalitatezkoa, Leonardo da Vinci programa europarraren bitartez; izan ere, Autonomia Erkidego hau Estatuan “Europass-Prestakuntza4” ziurtagiri gehien izapidetu duenetako bat da.

6. Bizitzan zehar ikastearen inguruko Europako bi sare garrantzitsutan parte hartzea:

. EARLALL – Etengabeko Ikaskuntzarako Eskualde eta Toki Agintaritzen Europako Elkartea; beste lan batzuen artean, Europako Batzordearekin dihardu “Lanbide Heziketako Leonardo da Vinci Europako programaren produktuen balorizazio”rako estrategia europarrean.
. ELAP – European Learning Account Project: bizitzan zehar ikastearen kofinantzaketari buruzko lanak egin ditu, eta ELGAk (OCDE) eta Europako Batzordeak lan horiek jarraitu eta kontuan hartu dituzte.

1 Europako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemen helburu zehatzen jarraipenerako lan-programa zehaztua – (2002/C 142/01) – EEAO, 2002.6.14

2 2318/2003/EE Erabakia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003ko abenduaren 5ekoa (EEAO, 2003.12.31) 2004-2006 aldirako urteanitzeko programa onartzen duena, IKTak Europako hezkuntza- eta prestakuntza-sistemetan benetan txertatzeko (eLearning programa)

3 Batzordearen komunikazioa Europako Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari – Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea: 2004-2006 aldirako ekintza-plana – COM(2003) 449 azkena, 2003.07.24koa.

4 “Europass-Prestakuntza” delakoa ziurtagiria da, Kontseiluak 1998ko abenduaren 21eko Erabakian (EEAO, 1999.1.22) ezarria, txandakako prestakuntzarako —ikaskuntza barne duela— europar ibilbideak sustatzeari buruzkoa, eta beste estatu kide batean egindako prestakuntza-egonaldiak aintzatesten ditu, jatorrizko herrialdean jasotako prestakuntzarekin lotuta baldin badaude.

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2005/10/07-14