Euskadiko Kirol Portua, S.A.ren aurkezpenaEscuchar artículo - Artikulua entzun

EJ-KO GARRAIO ETA HERRI LAN SAILEKO PORTUEN ZUZENDARITZA
Argazkiak: Miren ETXABE
Itzultzailea: Koro GARMENDIA IARTZA
Versión original en español

Euskadiko Kirol Portua, S.A. 2000ko ekainaren 6ko Dekretuaren bidez eratu zen, eta bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko kirol portuak planifikatu, sustatu, garatu eta ustiatzea da.

Euskadiko Kirol Portua, S.A., 2001. urtean hasi zen kirol portuak kudeatzen, hain zuzen ere Hondarribiko Kirol Portua (652 itsasontzi) lagatu zitzaionean. Kudeaketa zuzenaren sistema aukeratu zuen horretarako; hau da, zuzenean Euskadiko Kirol Portua enpresak ustiatzen eta kudeatzen du portua, eta zerbitzuetako batzuk kanpoko enpresei azpikontratatzen dizkie. Modu honetan, gure herrialdean gora egiten ari den jarduera hau garatu ahal izateko beharrezkoak diren esperientzia eta jakinduria biltzen joan da Baltzua.

Hondarribia

Euskadiko Kirol Portua, S.A.k, beste bi kirol portu ustiatzen eta kudeatzen ditu zuzenean gaur egun: Donostiakoa (380 itsasontzi) eta Getariakoa (290 itsasontzi). Hemendik gutxira, bestalde, 2006ko uda baino lehen, Orioko kirol portua ere ustiatuko du (350 itsasontzi inguru).

Aurreikuspenen arabera, Euskadiko Kirol Portua, S.A. epe laburrean hasiko da Portu eta Itsas Gaien Zuzendaritzaren esku dauden dartsenak zuzenean kudeatu eta ustiatzen. Horrela, Baltzuak bere helburu fundazionaletako bat bete ahal izateko beharrezko dituen baliabideak eskuratuko lituzke; hau da, “Euskal Autonomia Erkidegoko kirol portuak garatu eta ustiatzeko”.

Beste helburu fundazional bat, “sustapenari” dagokiona alegia, Euskaquitaine Elkartearen bidez bideratzen du, zeinak Akitaniako 6 portu biltzen baitituen bere baitan (Hendaia, Donibane Lohitzune, Miarritze, Capbreton, Arcachon eta Port Medoc), eta Euskadiko beste 6 portu: Getxo, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia eta Hondarribiakoak. Elkarte honek Hendaia, La Rochelle eta Parisko Erakusketak antolatzen laguntzen du.

Hondarribia

Plangintza lanak Portu eta Itsas Gaien Zuzendaritzarekin batera prestatzen dira, berea baita portuak eraikitzeko ardura, baina Euskadiko Kirol Portuaren aholkularitza jasotzen du beti, jarduera honetako profesionala izateaz gainera, etorkizunean azpiegitura horien kudeatzailea izango baita.

Horrez gain, Euskadiko Kirol Portua, S.A.ren beste helburuetako bat, Euskadi olgetako jarduera nautikoaren jomuga gisa ezagutaraztea da. Hainbat modu daude ezagutzera emateko: erakusketen bidez, Akitanian dauzkagun baltzu kideen bitartez -beren erabiltzaileei gure portuen berri ematen baitiete-, Akitaniatik kanpoko portuekin (La Rochellekoarekin adibidez) trukerako hitzarmenak sinatuz -langileak, esperientziak, kudeaketa eta abar trukatzeko-, etab. Honen guztiaren ondorioz, ehunka bisitariren ikustaldiak jasotzen ditugu ekainetik abuztura bitartean Hondarribia, Donostia eta Getariako portuetan, jatorri ezberdineko jendea hurbiltzen baitzagu: Espainiatik, Frantziatik, Erresuma Batutik, Belgikatik, Holandatik, Alemaniatik, etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2005/11/11-18