UNED-Bergararen 2006/2007 ikasturte berriaren aurkezpenaEscuchar artículo - Artikulua entzun

UNED-BERGARA
Itzultzailea: Marta GÓMEZ
Versión original en español

2
  Argazkia
006/2007 ikasturterako, UNED-Bergarak hogei unibertsitate karreratik gora eta akademi-eskaintza zabala aurkezten du, formakuntza telematikoa eta presentziala bateratzea posible egiten duen hautabidea.

Ikasturte honetako berrikuntzetan, hurrengo titulazioen ezarpena azpimarratzekoa da: Enpresa Zientzietan Diplomatura eta Injinerutza Tekniko Industriala (Espezialitatea: Elektrizitatea).

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua, 25 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean, edozein arrazoigatik klaseetara erregulartasunez ezin direlako joan, klase presentzial eta formakuntza telematikoa bateratzen dituen formula aukeratzen dutenentzat hautabide sendoa bilakatu da.

Ikastetxean ematen diren klase presentzial eta tutoretzetan, 60 tutorek baino gehiagok, ikasleak, beraien ikasketetan koordinatu, lagundu eta bideratzen dituzte. Informazioaren Teknologia Berriek aukera anitz ireki dute, ikaslearen ikaskuntza erraztuz, honela, egunetik egunera jende gehiagok aukeratzen du Urrutiko Unibertsitatea, zeinek irakaslearekin etengabeko harremana eskaintzen duen ere. UNED-Bergararen eskaintza, are zabalagoa da, hogei unibertsitate karrera baino gehiagoz gain, 25 urtetatik gorakoentzat Sarrera Ikastaroa; Uda Ikastaroak; Urrutiko Hizkuntzen Zentroa; Masterrak; Graduondoko Ikastaroak; Praktika Juridiko Ikastaroa; Etxez Etxeko Laguntzaile Diploma; Liburutegi Laguntzaile Eskola; Idazle Eskola; Psikomotrizitate Eskola, hala nola, hezkuntza ireki programako ehun ikastaro eta formakuntza iraunkorreko eta irakaskuntza eta birziklapen pertsonal eta profesional programa garrantzitsu bat eskaintzen ditu.

UNED-Bergarak aurten emango dituen unibertsitate titulazioak hurrengokoak dira: Zuzenbidea, Historia, Hispaniar Filologia, Ingeles Filologia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Enpresa Zientziak, Ekonomia, Zientzia Fisikoak, Zientzia Matematikoak, Zientzia Kimikoak, Turismo, Politika-Zientziak, Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte eta Kultur Antropologia, Filosofia, Gizarte Lana, Sistemen Injinerutza Tekniko Informatikoa, Gestio Informatikoan Injinerutza Teknikoa, Injinerutza Informatikoa, Mekanikan Injinerutza Tekniko Industriala, Elektronika Industrialean Injinerutza Teknikoa, Elektrizitatean Injinerutza Tekniko Industriala eta Injinerutza Industriala.

Berritu gabeko ikasketa planetan tutoretza telematikoaren ezarpenak darrai, teknologia berrietara egokitutako metodologia honek egunez egun, gero eta ikasle gehiago hartzen ditu bere baitan, ematen diren titulazio guztietan eskaintza telematikoa sendotuz.

Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Zentrua

UNED-Bergara Ikastetxeak, hizkuntzak urrutira ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu, ikus-entzunezko aurrerapen teknologikoz hornitutako Hizkuntz-Laborategi batez. Euskara erkidego-hizkuntz gisa ematen da, eta atzerritar hizkuntzen artean, ingelesa, alemaniera eta frantsesa. Autoikaskuntza, tutorearen laguntzarekin bateratzen da, eta maila-proba bat gaindituz gero edo dagokion titulazioa aurkeztuta, ez da beharrezkoa lehen kurtsotik hastea. Informazio gehiagorako, UNED-Bergara Ikastetxeko HUUZeko Koordinatzailearen harremanetan jarri.

HUUZen matrikulatzeko epea urrian izango da.

Informazioa eta aurrematrikula

Informazio gehiagorako, edota aurrematrikula egin nahi duenak UNED-Bergara Ikastetxe bertara jo dezake (San Martin Agirre Plaza 4, Bergara), 943 769 033 telefonora hots egin edo bere webgunea bisitatu.

Onarpen eskaera egiteko epea ekainaren 15etik uztailaren 30ra bitartean zabalik egongo da. Beste ikasketa batetik edo beste Unibertsitate batetik datorren ikasleak, onarpen eskaera egin beharko du.

Epe honetan, Ikastetxean, eskaintzaren informazio zehatza jaso dezake UNED-Bergaran ikasten interesa duen edonork.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Bilatu Euskonewsen
2006/06-30/07-07