Txapelaren ekoizpen prozesuaEscuchar artículo - Artikulua entzun

BOINAS LA ENCARTADA KULTUR INGURUNEA FUNDAZIOA
Traducción al español

Sorreratik, “La Encartada Txapel Fabrika”-k, artilea txapela bihurtu arteko prozesua bere osotasunean egiten zuen. Artilea, zabaltzaileetan prestatu egiten zen, eta ondoren ilazi, haritu eta harilkatu, ondoren tisatu eta tintatzeko, azkenean txapela kutxatan bukatuta salmentarako prest gelditzen zelarik.

Hasierako garaietan, lehengaia, hots, artilea, Salamanca zein Catalunyatik ekartzen bazen, beranduago Australiatik ekartzen hasiko da, espainarrak baino kalitate handiagoa eta ukitze leunagoa zuelako, honek bukatutako produktu hobea lortzen baimentzen duelarik. Prozesu luze eta konplexu hau hurrengo pausutan laburbiltzen da:

1. Lehengaia den artilea, bere berean, Australiatik dator gehienbat.

2. Artile zikinak jasaten duen lehenengoko eragiketa abere-koipea ikuzten duen garbiketa da. Handik zabaldu eta malutatan zatikatzen duen “diablo” deritzonera pasatzen da, kardamarako prestatuz. Kardamek artilea harrotu egiten du, manta edota faja bat bilakatuz. Azken eragiketak ezberdindutako metxatan zatituko ditu.

3. Metxa hauek selfactina deritzon tresnan, -bi zati dituen makina, bata, metxak jartzen direnekoa, mugiezina, eta bestea, non kanilak deiturikoak dauden, mugikorra- bihurdura egokia hartzen dute. Azken zati honen labandura erregularrak hariari, behar duen iraunkortasun eta sendotasuna emango dio.

4. Ehundegietan erabili ahal izateko haria txirrikatan jartzen duten harilkatzaileetara pasatzen da.

5. Ehundegietan haria elkarrekin lotzen doa automatikoki, joera triangeluarra duen maila bat lortuz, txapela izango denaren oinarria.

6. Txapela, aske dauden bi ertzak radiozko oihal baten bitartez lotuko dituen josteko-tresnetara pasatuko da, eta txapelaren txortena gehituko zaio. Orduan, txapelak, azkenean eduki behar duenarena baino, ia bikoitza izango da bere tamaina.

7. Batanetan, ur-korronteak, mazoen kolpeekin batera, pixkanaka, ehuna estutzen doa, oihalaren sendotasuna eman arte, gero tintatzera igaroz.

8. Txapelak, lehortzaileetara igarotzeko, atezatu egingo duen molde edota hormatan kokatuko dira gero.

9. Lehortu ondoren, karda begetalak dauzkaten zilindro batzuen gainean kokatzen dira txapelak, mugimendu birakari baten bitartez, ilea atereaz eta oso azkar biratzen duten aihotzez, tundidora deritzon beste tresna batetan, moztu eta berdintzen da.

10. Txapela bukaerarako, forrua eta badana deritzona nola beste apaingarri guztiak (zintak, ezaugarri, armarri) jarriko zaien tailerrera pasako dira, salmentarako paketetan sartuz.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 07 / 13-20