BOINAS LA ENCARTADA KULTUR INGURUNEA FUNDAZIOA
Traducción al español
Kadagua ur-bazterreko inguru apartan jaiotzen da 1892. urtean la Encartada ehun fabrika. Errota zahar bat zegoen tokian enpresak hainbat eraikin egin zituen: fabrika, langileentzako etxeak, eskola moduan erabiliko zen kapera... Batez ere txapelak egiten zituzten, nahiz eta beste artikulu batzuk ere landu. Fabrika 1992. urtean itxi zen arte, bere osotasunean iraun zuen. Aberastasun arkitektonikoa osatu egiten da fabrikak duen haunditasun mekanikoarekin: XX. mende hasierako turbina, produkzio mekanismo guztiak aktibatu egiten dituzte polea eta uhalez osatutako sistema konplexua... Makina hauen gehiengoak ere orijinalak dira.
Fabrika itxi zenean Bizkaiako Foru Aldundiak eta Balmasedako Udalak industria ondare ikaragarri hau enklabe kulturalean bilakatzeko erronka hartu zuten. Ekintza honek bi helburu bilatzen zituen: alde batetik, ondare historikoaren zaintza eta bestetik, aisia eta turismorako zentro bat sortzea.
ORDUTEGIA:
NEGUA: Azarotik-Aste Santura | ||
Asteartetik Ostiralera | 10:00h - 14:00h | |
Larunbata | 10:00h - 15:00h | 17:00h - 19:00h |
Igandea eta jai egunak | 10:00h - 15:00h | |
Astelehena | Itxita |
UDA: Aste Santutik - Urrira (Aste Santua barne) | ||
Asteartetik Ostiralera | 10:00h - 14:00h | 17:00h - 20:00h |
Larunbata | 10:00h - 15:00h | 17:00h - 20:00h |
Igandea eta jai egunak | 10:00h - 15:00h | 17:00h - 20:00h |
Astelehena (Aste Santukoa izan ezik) | Itxita |
MUSEOAREN TARIFAK:
Sarrera arrunta: | 5 € |
Deskontuak: | Ikasleak, jubilatuak, umeak 6 urtetik aurrera 3 € |
Ikastetxeak: | 2 € |
KAFETEGI-DENDAREN ZERBITZUA:
Produktu izarra txapela izango da (hornitzailea Boinas Elosegui,
Tolosa, Gipuzkoa). |
NOLA IRITSI:
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |