Hizkuntzen ekologia Escuchar artículo - Artikulua entzun

Iñaki MARTÍNEZ DE LUNA
Itzultzailea: BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Versión original en español

Iraunkortasuna eta hizkuntzaren iraunkortasuna

Gaur egun aniztasunak alor guztietan (osasun demokratikoan, ekonomian, ingurumenean...) duen balioa aintzat hartuta, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna gizartearentzat onuragarriak direla esateko moduan gaude, hau da, kalte baino on gehiago egiten diotela. Hortik abiaturik, hipotesi hau planteatu du Albert Bastardasek: «hizkuntza-aniztasuna onuragarria da aniztasun hori bizi duen gizartearentzat».

Baina, aniztasuna aberasgarria izan badaiteke ere, ez ote dio eraginkortasunari kalterik eragiten? Zalantza horren aurrean, zuhurtzia osoz eta behin-behinekotasunez, beste hipotesi hau osatu dezakegu: «hizkuntza-aniztasuna bateragarria da komunikazioaren eraginkortasunarekin».

Iraunkortasunak badu erronka handi bat: aurrerapen ekonomiko eta soziala planetaren oreka naturalarekin uztartzeko bideak bilatzea. Eta, beraz, itxura batean behinik behin kontrakoak direnak kontzeptu bateratzaile batean (garapen iraunkorra sintagman) elkartzeko borondatea da abiapuntua.

Alor soziolinguistikoan hauek dira kontrakoak: hizkuntza handien hedapen glotofagikoa eta hizkuntza-aniztasuna gorde eta garatzea. Horren aurrean, hiru aukera ditugu:

Aukera horien aurrean, hizkuntza guztien biziraupena bizikidetza harmoniatsuan oinarritu dadin, estrapolatu al daiteke iraunkortasunaren kontzeptu adiskidetzailea kontraposizio linguistiko horretara? Bai, baina gure pentsakera aldatu beharko litzateke horretarako:

Ildo horretatik, garapen iraunkorrak gizarteen garapena eta hobekuntza, batetik, eta ekosistema naturalaren orekari eustea, bestetik, uztartzen dituen moduan...

Dena den, aitortu beharra dago: iraunkortasuna korapilatsua da. Gainera, fenomenoen ikuskera ekosistemikoa eskatzen du, gizakiok ez baikara gure ingurune naturaletik at bizi, eta gure ekintzek harengan eragina dute eta alderantziz. Hori dela eta...

Ekologiaren adibide horri eutsiz, ekosisteman partaide diren elementuen oreka dinamikoari eusten ahalegintzen da iraunkortasuna; nola? Gaiek berritzeko duten gaitasunaren gainetik gai horien kontsumoa saihestuz, adibidez. Hizkuntzaren alorrean hauxe esan gura du horrek:

Hizkuntza ekologian aurrera egiteko baldintzak

Bide handia dago egiteko hizkuntzaren garapen iraunkorrean. Baina kontuan hartzekoa da, halaber, gaur egun hizkuntza-taldeen eta hiztunen arteko harremana handituz doala arian-arian. Mundu globalizatu honetan, nazioarteko komunikazio-hizkuntza handien beharra areagotuz doa, eta horrek gainerako hizkuntzen aurka egiten du. Dena den, eleaniztasunaren aldeko sentikortasuna ere nabarmen handitu da, eta nazioarteko erakundeak eta hainbat gobernu hiztun gutxiko hizkuntza-taldeak babesteko etikaren alde egiten ari dira: Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (Bartzelona, 1996), Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna (besteak beste, Espainiak sinatua)...

Gero eta jakinekoagoa da, hainbat kultura eta hizkuntza ezagutzeak aberastu egiten dituela pertsonak eta herriak. Baina aberastasun kultural hori hizkuntzak eta kulturak batzean datza, ez elkarren aurka jartzean. Beraz, logika hori honela adieraziko genuke gure kasuan: Cervantes gehi Axular, ez Cervantes Axularren aurka edo alderantziz. Horrenbestean, gero eta beharrezkoagoa da talde guztien hizkuntzei iraunarazteko laguntza-politikak sortzea, kasuan kasuko planteamendu eta neurriekin, jakina. Zeren, egia esateko, aukera guztien eskubideak eta duintasuna aitortuko dituen planteamendurik gabe, kulturaniztasunak eta eleaniztasunak taldeen arteko gatazka sortu dezakete, horrek gizartean eta bizikidetzan izango lituzkeen ondorioekin.

Alabaina, hizkuntzaren iraunkortasunaren alorrean arrakasta izateko, behar-beharrezkoa da:

1.Hizkuntzak diruz laguntzera mugatzen diren politikak gainditzea, eta hizkuntza-funtzioak berdintasunez banatzean oinarritzen diren beste jarrera batzuk hartzea.

2.Arazoen arrazoiei aurre egitea, arazoa arinduko duten neurriak hartzera mugatu gabe.

3.Hizkuntza-taldeen artean konpromisoa hartzea, lekuan lekuko hizkuntzak bertan behera uzteko arrazoietan eraginkortasunez eragiteko.

4.Nazioarteko erakundeek iraunkortasunaren filosofiaren eta antolamendu-printzipio baliozko eta praktikoak bilatzearen alde egitea.

5.Herri guztiek bat eginik jardutea munduan, mende berrian nola komunikatu erabakitzeko.

6.Nazioarteko jardun hori tokian tokiko erakundeek onartu eta aplikatzea maila guztietan.

Laburbilduz, hizkuntzaren iraunkortasunean aurrera egiteko, badira bost urrats erabakigarri:

1.Nazioarteko hizkuntza handien gehiegizko erabilera geldiaraztea eta hizkuntza-berdintasunaren eta -elkartasunaren ideologia hedatzea.

2.Hiztun gutxiko eta menpeko hizkuntza-taldeek beren buruaz duten irudiari duintasuna ematea.

3.Hizkuntza-talde horiei euren komunikazio-esparrua kudeatzeko eta hizkuntza-erabilera publikoak autonomiaz erregulatzeko aukera ematea.

4.Komunikazio-funtzioak banatzerakoan, egun menpekoak diren hizkuntzei funtzio esklusiboak eta eraginkorrak ematea.

5.Gobernuak, enpresak eta gizarteak hizkuntzaren iraunkortasunaren garrantziaz jabearaztea, eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragin soziolinguistikoko azterlanak erabiltzeko ohitura hartu dezaten gonbidatzea.

Erreferentziak

Bastardas, A.: “Towards a “linguistic sustainability”: Concepts, principles, and problems of human communicative organisation in the 21st century”, in Diálogo sobre diversidad lingüística, sostenibilidad y paz (Linguapax biltzarra), 2004.

Martínez de Luna, I.: “La diversidad lingüística y el símil ecológico”, Nafarroako Ateneoan emandako hitzaldia, Iruñeko udala, 2006ko abendua.

Suberbiola, P.: “Hizkuntza garapen iraunkor baterantz”, in HIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Asmoz Fundazioa, 2006.

Martínez de Lunaren (2006) hitzaldi baten laburpena da eta saio hori Albert Bastardasen (2004) lanean eta Pablo Suberbiolak (2006) lan horri egindako egokitzapenean oinarritu zen.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2007 / 09-21 / 09-28