2007.09.24 Richard Gere Donostia Sari berria Z inemaldiak izan duen unerik glamurosoena asteburu honetan bizi izan dugu Richard Gere aktorearen bisitarekin. Larunbata gau erdian heldu zen Donostiara, igande arratsaldean prentsa-aurreko eskaini eta gauez, Donostia Saria jaso zuen Kursaalean ospatutako ekitaldi sentikor batean. Oreka Tx Txalapartarien musikarekin jaitsi zituen eszenatokiko eskailerak eta hunkituta zegoelarik eskerrak eman zituen saria hartzerakoan. Richard Gere -The Hoax filma aurkeztera etorri dena-, Pretty Woman edo Oficial y Caballero filmertan ikusi ahal izan dugu. Beste aktore eta zuzendari batzuk ere pasatu dira alfonbra gorritik asteburu honetan; Easter Promises filmaren protagonistak adibidez, Viggo Mortensen eta David Cronenberg. Eta filmen proiekzioei dagokionez, Sail Ofizialean Battle for Hadita edo La maison film frantsesa ikusi ahal izan dituzte Donostiako Zinemaldira gerturatu direnek. |
|
Argazkiak: Andres Espinoza | |
Richard Gere aktorearen pantaila-babeslea deskargatu | |
Viggo Mortensen. | |
Argazkiak: Juan Mari Zurutuza | |