|
2007.09.27
Estreinaldirik gabe ospatu zen Euskal Zinemaren eguna
Pasaden
urteko edizioan Aupa Etxebeste!, Kutsidazu bidea, Ixabel,
Nomadak Tx edo Agian bezalako filmen estreinaldiak ikusi
ahal izan genituen. Aurten, aldiz, ez da euskarazko filmik aurkeztu
Zinemaldian. Dena den, atzo Euskal Zinemaren Eguna ospatu zen, Ibaia,
Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, eta Zinemaldiak antolatuta.
|
Julio Medemen Caótica Ana
filmaren fotograma. |
Príncipe Zineman gauzatu zen jardunaldia eta
egunean zehar animazioa, fikzioa, dokumentala, laburmetraiak eta Euskal
Filmategiaren hainbat ekarpen ikusi ahal izan ziren: Carlos de Llanosen
Gente de mar, Pedro Olearen Akelarre, Pablo Malo zuzendariaren
La sombra de nadie, Betizu eta Xangaduko misterioa, Cristobal
Molon, Julio Medemen Caótica Ana... eta baita,
Kimuaken 10 urteetako film onenen bilduma ere.
|
Betizu eta Xangaduko misterioa. |
Gauez, María Cristina Hotelean gala eta Ibaia,
Amalur eta Berria sarien banaketa izan zen. Hurrenez hurren, Querida
Bamako filmak, Alberto Iglesias musikariak, eta Ane Muñozen
Loturak laburrak jaso zituzten sariak.
|
Pedro Olearen, Gente de mar filmaren fotograma. |
|