Informazio praktikoa
EUSKAL HERRIA MUSEOA
Traducción al español
Euskal
Herria Museoak Alegria jauregi barrokoan du egoitza. Jauregi hori 1733an berreraiki
zen. Bizkaiko Foru Aldundiak 1982an erosi zuen oinetxea, eta Euskal Herria
Museoa izateko konpondu zuen. Helburua hauxe zen: erakusketa bat sortzea foru
inguruaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen eta Euskal Herriak
osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen laguntzeko.
Museoaren ordutegia
- Astegunetan: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik
19:00era
- Domeketan: 11:00etatik 15:00etara
- Astelehenetan: itxita, jaiegunetan eta
urriko lehen eta azken astelehenean izan ezik
- Jaiegunak: 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik
20:00etara
- Bisita gidatuak: euskaraz, gazteleraz eta, salbuespen
moduan, ingelesez eta frantsesez. Aurrez hitzartu behar da.
Tarifak
- Orokorra: 3 €
- Tarifa murriztua: 1,5 € (erretiratuak,
26 urtera arteko gazteak, elbarritua,langabetuak eta 10 pertsonako edo hortik
gorako taldeak).
- Eskolako taldeak: 1 €
- Dohainekoa: 12 urtera arteko umeak eta
Museoaren eguna (hil bakoitzeko azken osteguna).
Zerbitzu osagarriak
- Material didaktikoa: D.B.H. eta Batxilergoko
eskola taldeentzako
- Taldeentzako bisita gidatuak: Taldea 15 pertsona
baino gutxiagokoa izango da eta talde bakoitzeko arduradun bat egon behar
du. Sarreraren prezioaz gain, 10€ ordainduko dira talde bakoitzeko.
Hitzordua eskatu aurretik.
- Liburutegia: Ikertzaileek erabiltzeko soilik.
- Denda: Liburuak, katalogoak, bestelako
argitalpenak erosi daitezke, bai eta zeramika, diskoak eta museoko gaiekin
lotutako beste oroigarri batzuk ere.
- Bideoak: Museoak bideo bilduma bat du,
museoko bisitariek ikus ditzaten, eskaera egin ostean. Zerrenda informazioan
galdetu daiteke.
- Entzuteko gidak: Museoak entzuteko gidak
ditu, azalpenak ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz ematen dituztenak.
- Ezinduentzako zerbitzuak
Kokapena
Allende Salazar kalea, 5
48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Harreman eta erreserbetarako
E-maila: euskalherriamuseoa@bizkaia.net
Teléfonoa: (+34) 94 625 54 51
Faxa:(34) 94 625 74 15
Web: www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa