Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen 100 urteen kronologiaEscuchar artículo - Artikulua entzun

AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Argazkiak: AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Traducción al español

1908.- Irailaren 19an Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea sortu zen eta bere estatutuak idatzi ziren.

1913.- Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak, Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Exposición Histórico Naval Oceanográfica Vascongada (Eusko Erakusketa Historiko, Itsasgintzako eta Ozeanografikoa) egin zen Gipuzkoako Institutu Probintzialean.

1915.- Museo Ozeanografikoa inauguratu zen Miramar zinema zaharretan. Museoak hamaika bisita jaso zuen eta Elkartearen proiektuei estaldura eta espazio handiagoa emateko etorkizuneko egoitza baten kontzeptualizaziorako lehen urratsa izan zen.

Urte honetan bertan, Odón de Buen GOEko laborategia zuzentzen hasi zen, ohorezko zuzendari gisa. Bere seme Fernando de Buen taldekide gisa sartu zen, eta ikertze-jarduera izugarria egin zuen, GOEri zientzia-komunitatean bere lekua izateko bidea eman zion ozeanografiaren arloan.

1915-1920.- Urte hauetan zehar, Aquarium-Itsas Jauregia izango zenaren egoitza berria kokatzeko zenbait proiektu izan ziren gogoan, tartean Bardokas – Urgulleko zelaigunea. Azkenean Aquarium-Itsas Jauregia kaiaren bukaeran eraikitzea erabaki zen, eta Juan Carlos Guerra arkitektoak egin zuen eraikinaren proiektua.

1925.- Negoziazio luzeen ondoren, Aquarium-Itsas Jauregia eraikitzeko obrak hasi ziren, Donostiako kaiaren amaieraren eta Pasealeku Berriaren arteko orube batean.

1928.- Urriaren 1ean inauguratu zen ofizialki Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia, GOEko Presidente Vicente Laffittek atarian harrera egin zien Alfonso XIII.aren eta Victoria Eugeniaren bisitarekin.

Argazkia
1931.

1934.- Urte honetan jarri zen 1878an harrapatutako euskal balearen eskeleto mitikoa behin-betiko kokalekuan, Aquarium-Itsas Jauregiko solairu nagusian.

1945.- GOEko laborategia zuzentzera Ozeanografia Institutu Españoleko (I.E.O.) biologo José Maria Naváz sartu zen, zenbait ikerketa abian jartzeko eta liburutegiaren fondoak zabaltzeko ezinbesteko izan zena, bere ikerketen dokumentu garrantzitsuak utzi baitzituen.

1976.- Itsas Historia eta Modelismo Saila sortu zen, denborarekin Itsas Historiari eskainitako solairurako funtsezko osagaia izango zena, egikera apartako eskalazko modeloak egin baitzituen. Urte hauetan guztietan lehiaketa askotan hartu dute parte, eta itsas modelismoaren munduan prestigio handia lortu dute horrela.

1980.- Bere sorreratik ia, Aquarium-Itsas Jauregiak ez zuen inolako berrikuntzarik egin bere instalazioetan, baina azkenean, Herri Administrazioen laguntzari esker, Aquarium-Itsas Jauregia hobetzeko lehen obrak hasi ziren.

Argazkia
1980.

1983.- Aquarium-Itsas Jauregiko edukien eraberritze-obrak inauguratu ziren, instalazioak optimizatzeko eta erakargarriago egiteko beharrari erantzuteko.

1984.- Donostiako Udaletxeak hiriaren urrezko domina eman zion GOEri.

1991-1993.- GOEren historian une garrantzitsuenetako bati bidea zabalduko zion proiektua planifikatzen eta garatzen hasi zen. Proiektu hori zati akuariologikoa handitzea zen, eta handitzeaz gain, akuarioak eraikitzeko azken teknologiaren jabe izateko nahia zegoen atzean.

1995.- Aquarium-Itsas Jauregia handitzeko obrak hasi ziren, eta ikusgarria izan zen horien garapena, Urgulleko mendi-hegalean hasi baitzen eraikitzen, horrek ingeniaritza arloan dakarren konplexutasunarekin. Juan Manuel Encío arkitektoak zuzendu zituen obrak.

1998.- 1998ko irailaren 7an hasi ziren Aquarium-Itsas Jauregia handitzeko obrak. Inaugurazioa, agintari guztiek babestua eta pertsona garrantzitsuak bertan zirela, arrakastatsua izan zen, baina herritarren erantzuna bezalakorik ez zen izan, zenbait urtean samaldaka etorri baitziren handitze berria ikustera, eta Aquarium-Itsas Jauregia lehen mailako kultura eta turismo interesgune bilakatu baitzen.

2001.- 1998ko handitze-lanei ekin ondoren, GOE proiektu berri bat pentsatzen hasi zen Itsas Historiaren eta Natur Zientzien solairuak eta “aquarium zaharra” izena zuen solairua hartzen zituen eraikin zaharreko instalazioen hobekuntzarako. Proiektu hau mamitzeak GOE kulturarako eta aisialdirako espazio gisa zuen bere tokiari buruz gogoeta egitera eraman zuen, eta tipologia horretako leku baten berariazko beharrak zeintzuk ziren antzematera. Horretarako, idiea-lehiaketa bat egin zen eta Sono+Sibina enpresa izan zen garaile. Museografian aditua den taldea da eta Itsas Historiako eta Natur Zientzietako solairuetako elementu tradizional eta ospetsuenei uko egin gabe, GOEren ondarea indartu eta optimizatuko zuen ibilbide berritzaile bat proposatu zuen. “Aquarium zaharra” bera ere akuarioen eraikuntzan aditua den Coutant enpresa frantsesak zaharberrituko zuen.

2004.- Auditorioko akuarioa eta Aquarium-Itsas Jauregiko jatetxe eta kafetegia berriak eraikitzeko obrak hasi ziren.

2006.- Aquarium-Itsas Jauregia berritzeko obrak hasi ziren.

2008.- Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak 100 urte betetzen ditu eta Aquarium berria inauguratzen da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2008 / 02-29 / 03-07