AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Argazkiak: AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Traducción al español
Erakusketak, kongresuak, argitalpenak, tailer didaktikoak, hitzaldiak... Hauek dira Mendeurrenerako proposamen batzuk baina ez dira guztiak, izan ere urtean zehar sorpresa berriak gertatuko dira.
Erakusketak
Egipto: Ibaia eta Itsasoa
Berde Handiaren eta Niloko Iturrien arteko zibilizazioa. Egiptoko itsasoekin eta Mediterraneoko Kulturarekin duen harremana lotzen duen erakusketa da. Lehen aldiz ikusi izango dira museo ezberdinetako eta partikularren bildumetako objektuak.
XII. Itsas Modelismoaren Erakusketa
Kutxaren Boulevard aretoan (Donostia-San Sebastián) aurkeztuko den erakusketa honetan, Aquariumeko historien parte izan diren itsasontzi-modeloak jarriko dira ikusgai, eta horretaz gain, partikularren modeloak ere ikusi ahal izango dira. Artisau hauen trebezia eta abilezia miresteko aukera paregabea eskainiko digu erakusketa honek.
Argitalpenak
Itsaoa Etxean (1908-2008)
Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteko ehun urte.
Xavier Kerexetak, kultur arloan cirriculum zabala duenak, ibilbide zabala egingo du Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen 100 urteko historian barrena, eta aipaturiko Elkarteak gure lurraldeko memorian baitan garrantzitsuak izan diren alderdian nabarmenduko ditu.
Pertsonai ospetsuak eta G.O.E.
Javier Sadak liburu honetan Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteak eta Aquariumak hirian izan duten garrantziaren inguruko kronika entretenigarria egingo du bitxikeriak, gertaerak eta pertsonalitateak bilduz bertan.
Bizkaiko Golkoaren mende bateko ozeanografiaren historia (1850-1950)
Argitalpen honetan, Juan Pérez de Rubín jaunak (I.E.O.ko ikertzailea) atzera begirada bat egingo du, Bizkaiko Golkoaren ikuspegi panoramikoa bera baitan hartuko duena, arreta berezia Euskal Herrian jarriz eta ehun urte hauetan Bizkaiko Golkoan naturalistek zein ozeanografoek (espainiarrak, ingelesak eta frantsesak) egin dituzten itsasoko ikerketa zientifikoak azpimarratuz.
Tailer didaktikoak
Aquariumak zenbait ekintza ezberdin antolatu ditu gaztetxoenentzat. Tailer hauen helburu nagusia ingurumenari buruzko kontzientzia hartzea izango da.
Hitzaldiak
Aquariumak Mendeurrenaren urtean hitzaldi ezberdinak antolatuko ditu, ikuspegi ezberdinetatik G.O.E.aren eta Aquariumaren bilakaera zer-nolakoa izan den eta etorkizunerako asmoak zein diren azalduko dizkigutenak.
Biltzarrak
Bizkaiko Golkoko Ozeanografiari buruzko Nazioarteko XI. Sinposioa
Donostiako Aquariumean egingo da, AZTI-Tecnaliak eta Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteak antolatuta, Bizkaiko Golkoko Ozeanografiako Nazioarteko XI. Sinposioa. Bertan Nazioarteko komunitate zientifikoa Bizkaiko Golkoan egiten ari den ozeanografiari buruzko ikerketekin zerikusia duten emaitzen berri emango dute.
Zinema
Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa duela urte askotatik izan da Aquariumaren lankiderik estuenetakoa eta Mendeurrenaren inguruko ospakizunetarako aipaturiko zinemaldi horren baitako edizio ezberdinetan proiektatu diren 12 dokumentutatik onenetakoak hautatu ditu. Era berean, bere sorreratik urtero geratu den bezala, Aquariuma Surfilmfestibalaren egoitzetako bat bilakatu da.
Zipristin
Zipristin margo lehiaketa lehenengo ediziotik da Aquariumeko ekintzen programazioan ezinbesteko partaide. Zipristin alde batera utzi den hitzordua dute artea maite dutenek, publiko guztiari irekia dago eta partaidetza zabaleko ekimena da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |