Santimamiñe Gizateriaren Ondare izendatu duteEscuchar artículo - Artikulua entzun

Maider SILLERO ALFARO
Traducción al español

Orain gutxi, Santimamiñeko leizeak Gizateriaren Ondare izendatu dituzte. Aurten bi urte, Eusko Jaurlaritzak, Kantabriako eta Asturiasko gobernuekin batera, prozesu bati ekin zion, eta horrexek ekarri du egungo izendapena. Altamirako leizeari 1985ean eman zioten izendapena hedatzeko elkarlana izan da.

Quebecen egindako bilera batean, UNESCOko Gizateriaren Ondarearen Batzordearen Batzarrak, zeinak 185 estatu ordezkatzen dituen, Gizateriaren Ondare izendatu ditu Santimamiñe (Kortezubi), Ekain (Deba-Zestoa) eta Altxerri (Aia), Kantauriar Eskualdeko labarretako artearen beste 12 santutegi bezalaxe.

Proposatutako zerrendan, 13 toki natural ziren, eta 34 toki kultural. Azken izendapen hauek arte, Munduko Ondare Kulturala eta Naturala Babesteko Konbentzioak, UNESCOren Batzar Nagusiak 1972an onartuak, balio unibertsal bereziko 851 toki zituen barne. 141 Estatu Kidetan daude horiek, honela banaturik: 660 toki kultural, 166 toki natural eta 25 toki misto.

Santimamiñe koba. Hartza
Santimamiñe koba. Hartza.

1916an leizean aurkitu ziren pinturen aberastasunak Santimamiñeren alde jokatu du. Pinturak iraganaren legatu baliotsua dira, zaldien eta bisonteen grabatuak bezala.

Nahiz eta Santimamiñe, Ekain eta Altxerri bisitarientzat itxita dauden, pinturak babesteko eta kontserbatzeko programen barruan, Santimamiñeren kasuan bisita birtualak egiteko aukera dago joan den udaberritik. Bisita hiru dimentsiotan egiten da, eta bisitariak areto guztiak ikus ditzake, baita jendeari sekula erakutsi ez zaizkionak ere.

Orain arte, Portugalete eta Getxo lotzen dituen Zubi Esekia zen Gizateriaren Ondare izendatutako Euskal Herriko ondasun bakarra.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2008 / 07-25 / 08-29