Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskalkiak: Euskararen dialektoak

Egilea: Koldo Zuazo
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 263
ISBN: 978-84-9783-626-5

Ezaugarriak: Euskalkia ez da errealitate estu eta zurruna: historiaren momentu batean sortu ziren euskararen barruko aldaerak, eta hizkera horiek aldatuz segitu dute geroztik, beste dialekto batzuetara hurbilduz edo haiengandik urrunduz, eta bere baitan ere gehiago berdinduz edo bereiziz. Izaera dinamiko hori oso aintzat hartu du Koldo Zuazok euskalkien gaur egungo argazkia egitean.

Mendebaleko euskara, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra, bost dira gaur egungo euskaran bizirik dauden dialektoak; horien baitan hamaika azpidialekto bereizi ditu egileak, eta tarteko hainbat hizkera. Guztien berri xehea ematen digu, hiztegi, ahoskera eta morfologiazko ezaugarri nagusiak zehaztuz, baita mapa ugari ere, gure hizkuntzaren geografia hobeki ezagutzeko.

Hala ere, euskalkien desberdintasun ñabar eta sarri bitxien azpian, hizkuntzaren batasuna nabarmendu nahi izan du Zuazok, eta horretarako euskalkiz gaineko eremuak erakusgai jarri: mendebale eta erdialde osoko ezaugarriak, euskara nafar eta nafar-lapurtarrarenak, baita euskararen lurralde osoan han-hemen sakabanaturik dauden bereizgarriak ere.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media