Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Adolfo Arejita, Ander Manterola, Segundo
Oar-Arteta
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 56
ISBN: 978-84-457-2646-4
Ezaugarriak: Euskararen jatorriaren inguruan den
lehenengo auzia, ikertzaile eta jakingurako askorentzat, hau da: nondik dator
euskara? Zein ote da gure hizkuntzaren jatorria? Itauna zehaztasun gehiagoz
eginda: nola agertu da “euskara” deritzagun hizkuntza hau Europaren
sartaldeko bazter honetan, Garona eta Ebro ibaien bitarteko lurraldean? Gaurko
begiz ikusita, Euskal Herria deritzan lurraldean oraindik bizirik dagoen hizkuntza
banako hau nondikoa ote da?
Galdera horren atzean dagoen auzia korapiloz betea da benetan. Izan ere ez
zaio euskal hizkuntzari senide edo ahaide jakinik ezagutzen, ez hurrean ez
urrunetan. Aspalditik sortu eta garatu diren hipotesiek ez dute oraindino
argirik ekarri auzi honi buruz.
Euskararen inguruan dugun bigarren auzia euskararen gaur arteko iraupenaren
gainekoa da. Zelan jadetsi ote du hain luzaro bizirik irautea, antzinate zaharraren
lausopean galtzen diren denboretatik gaurdaino? Bien bitartean zergatik aldendu
dira zeharo inguruko beste hizkuntza zahar guztiak, batzuetan arrastorik ere
utzi barik, eta hizkuntza batzuk seguruenik euskarak baino hiztun gehiago
zituztenak?
Euskarak gorabehera edo uholde historiko guztietatik bizirik irtete hau esplikatzeko
teoria bat baino gehiago ipini dira mahai gainean.