Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Oteiza
Laboratorio Experimental. Laborategi Esperimentala

Egilea: Angel Bados
Argitaratzailea: Jorge Oteiza Museo Fundazioa
Orrialde kopurua: 451
ISBN: 84-935542-8-6

Ezaugarriak: Jorge Oteizaren izaera idealistak, bere bizitza osoan zehar, izenik ez duena izendatzera, irudikapenaren mugetan jardutera eraman zuen. Hauxe da bere Laborategi Esperimentala, eskultorearen sortze prozesuaren elementu nagusietakoa garatu duen tokia; eta Oteiza Museoak, orain, aztertu eta berrikusi egin du, izen bereko Angel Badosen lanaren argitalpenaz.

Oteizak material hurbileko eta maneiagarriak landu zituen bere Laborategian, eskaiola edo zinkezko xafla alegia, aukera ematen baitzioten oso objektu estruktural zehatzei, esaterako “estatuaren desokupazioa hiperboloidearen eta argi-moduluen bidez” edota “kuboaren eta esferaren desokupazioa” izenekoei modu zuzen batez ekiteko. Aldi berean, sorta esperimentalen prozedurak eskulturazkoa “errepikatzea” sustatu zuen, soluzio ugari eta delikatuen bidez; eta soluzio multzo horrek, azkenean, lortu egiten du ideiaren irudikapenetik haratago dagoena adieraztea. Are gehiago, artearen teknika da hori erausten ausartzen den bakarra.

Argitalpen honek Oteizaren eskultura prozesuei lotutako 1.600 pieza esperimental baino gehiago ikertzen ditu, Oteizak 1950 eta 1974 bitartean egindako 12 serie edo sorta esperimentaletan bilduta. Berrogeita hamarreko urteetako laborategiarekin hasten da liburua, eta Arantzazuko proiektua eta Sao Paulorako lanak jasotzeaz gain, aurkeztu egiten digu 1959an, Oteizak lantegitik irten eta hezkuntza eta kultur proiektuetan murgilduko zela iragarri zuenean, Propósito Experimental-ak iritsitako konklusioa. Amaitzeko, 1969an egindako Arantzazuko pietaterako estudioak eta 1972-73ko urteetako Klarion Laborategia ditugu.

Laborategiaren berrikuspen hau “artista baten obraren eta artearen beraren barnera iristea da”, diosku Badosek. Ildo honetatik, egilearen hitzetan Laborategia zera da: “artistak asmatzen duena, bere ideia estetikoetatik beretatik at bidera eta gauza dadin”. Laborategian, “Oteizaren alderdi pribatuaren eta publikoaren arteko lotura gauzatzen da, eskultorearen jakinduria adierazi ahal izateko operazio bat da”.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media