Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Javier Agirre, Agustin Arrieta, Jose Ignacio
Galparsoro, Fernando Migura eta Ibon Uribarri
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 456
ISBN: 978-84-9783-403-2
Ezaugarriak: Filosofiaren historia ez da filosofiaren
historia soilik, filosofiaren historia pentsamenduaren historia da; eta gizabere
razionala bera pentsamendu den neurrian, filosofiaren historia gizon-emakumeen
historia da nolabait —konkretuki, eskuartean duzun liburu honen kasuan,
mendebaldeko gizakiaren historia intelektuala—.
Filosofia ez da urreneko pentsamendu ilargitarren bat; aitzitik, gizakiaren
eguneroko esperientziaren eta mendez mendeko historiaren menpeko da, bigarren
momentuko gogoeta eta hausnarketa gisa beti ere: pentsamenduaren pentsatzea.
Filosofia interesgarria da, kasik beharrezkoa, gizon-emakumearen ia zeinnahi
garairi edo arloari buruz orientatzeko. Aldian aldiko espirituaren agerketen
sintesia da. Aroaren ispilua...
Filosofiaren Historia honek, filosofiako ikasle eta irakasleentzat
ezezik, historia edo literaturzalearentzat balio gura luke... edo, eskolatik
kanpora, politikari buruz, edo mendebaleko kulturaren bilakaerari buruz jakin-mina
duen edozein interesaturentzat... zer esanik ez arlo espezifikoki filosofikotzat
jotzen direnetan informazioa bilatzen duenarentzat.