Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Ararteko
Orrialde kopurua: 258 euskaraz/258 gaztelaniaz
ISBN: 978-8489776-24-1
Ezaugarriak: Egun, bazterkeria arriskuan dauden
pertsonak, babesgabetasun egoeran dauden adingabekoak, pertsona ezgaituak
edo mendetasun handi nahiz txikia duten adinekoak bezalako sektore hain esanguratsuen
gizarte arretarako gure Komunitatean jarritako zerbitzu eta baliabideen zati
handi bat gizarte ekimenezko elkarte edo erakundeek kudeaturikoa da. Horretarako,
laguntza ekonomikoak jasotzen dituzte hainbat administrazioren eskutik (Eusko
Jaurlaritzako sailetatik, foru aldundietako sailetatik udal eta mankomunitateetatik...).
Horrela, bada, lankidetza dago eremu publikoaren eta pribatuaren artean; askotan,
ordea, lankidetza hori ez da behar lukeen bezain argia izaten edo ez da behar
beste arauturik egoten.
Arartekoak hainbatetan jorratu izan du errealitate hori, neurri batean edo
nolabaiteko zeharkakotasunarekin bai behinik behin. Hurrengoetan, adibidez:
- Ezohiko txosten ezberdinetan (adingabe lege-hausleak, babesik gabe dauden
adingabeak, bakarrik dauden adingabeak, ezgaituen laneratzea...).
- Gatazken ondotik hasitako ofiziozko jardueretan, adibidez bere garaian Gipuzkoako
adingabe atzerritarren zentroetan sortutakoak.
- Gomendio orokorretan (Gizarte Ongizatearen eta elkarteen arteko hitzarmenei
buruzkoak, gizartearen alorrean lan egiten duten elkarteei emaniko laguntzen
deialdiei buruzkoetan...).
- Zerbitzu eta baliabide ezberdinei eginiko bisitetan eta horiek ohiko txostenetan
islatzerakoan...
Txosten honetan, helburua gaia sakontasun handiagoz aztertzea da, eta, aldi
berean, osotasunaren ikuspegia eskaintzea, hainbat arrazoi direla eta bereziki
interesgarria dirudien une honetan:
- Badirudi sektorea hobetzearen aldeko apustu handiagoa dagoela (politikoa,
aurrekontuetakoa).
- Eztabaida jazotzen ari da gizarte zerbitzuen etorkizunaren gainean, eta
posible da Legea ere aldaraztea.
- Mendetasun egoeran dauden pertsonen arretarako legeak eta haren garapenak
baliabide berriak eskatuko dituzte.
- Lurralde edo sektore batzuetan akordioak lortzen eta lan hitzarmenak sinatzen
ari dira, eta horiek sektoreari eragiten diote...