Gernika: Euskal kulturari buruzko web-ataria

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Taloak, gureak? Bai eta ez

Guatemalatik Kaixo, Euskonews-eko irakurleak. Zarautzeko Euskal Jaietako irudi paregabeak ikusi ditut duela gutxi;1 nire sorterrian. Emakume nahiz gizon, taloak arin-arin prestatzen, tradizionari keinu paregabea egiten. Ziur aski, euskal herritarrek (gehinek) ez dakite, jaki ezin hobe hau Amerikan sortu zela, eta Europara igorri zela orain dela mende batzuk.2 Ez dakit, Europan beste lekuren bat artoaren kultura igorri eta, taloak egiteko usadioa ote duten, baina gutxienez, Euskal Herrian “tradizio kulturala” dugula ziur nago.

Ertameriketan (Mexiko, Erdialdeko-Amerika), taloaren izena, “tortilla” deritzogu (nik ere jaten eta erosten ditut egunero, noski). Garia nahiz artozko tortillak egiten dira, baina artoaren kultura trinkoa delarik, artozko tortillak dira gehienak, eta garizkoek, haien itxura hartzen dute ere. Guatemalako jendeari “artozko-gizakiak” esaten zaie, eguneroko saria, artoaren garrantzia adierazteko.

Koadro honetan taloak eta tortillen arteko berdintasun eta desberdintasunak jarri ditut, transkulturalizazioaren gertakari hau adierazteko:

Izena Euskal Herrian “taloak”. Amerikan “tortilla”.
Elikagaia Artoa, baina ez hartzituta. Arto nixtamalizatua.3
Prozedura Xehatua (eskuz, nahiz errotatxoan)
Eskuz, egur tresnatxoaren bidez.
Xehatua (eskuz, nahiz errotatxoan).
Eskuz, eskuz-egur edo burniz makinatxoaren bidez (artesanala) edo makinaren bidez (industriala).
Berotzeko tresta
Txapa, gasakin. “Komala”, gasa nahiz egurrarekin berotua.
Janaria, gastronomi platerrak Txorizoa
Txistorra
Gastronomi innobazio apur bat orain dela gutxi.
“Takoak, flautak, quesadillak, burritoak, entxiladak, txilakileak, totopoak, tximitxangak, mulitak, entomatadak ó enmoladak”.
Non erosi Jaietako “txokoetan”, euskal- kultur-erakusketa bezala. Zenbait herriko sagardotegi edo gazta-salmenta merkaltal- puntuetan. Talo-entrepresak badira (aurrelariak bezala). “Tortilleriak”, edozei auzotan, tortillak egiten eta saltzen diren puntuak. Familiek egunero erosten dute “sari” bezala, eta etxean ber- berotzen dira,bakoitzeko butano nahiz egur-sutegian duen “komaltxoan”.
Hirietan nahiz nekazal-aldeetan (“comunidades rurales”).
Noiz jaten da Jaietan edo egun berezietan. Egunero, gosaltzean, otorduan nahiz afaltzeko.

Euskal Herrian badira Ertamerikako migrariak, eta ziur aski Euskal Jaietan Euskal-Taloa probatu dutenean, haien “tortillak” gomutara ekarri dituzte.

Amerikan, tortillak ez dira “gourmet” janaria, ez: eguneroko jakia da hain zuzen. Erabat preziatua, lan haundiz saritua, eta artoaren zikloari nekazal-aldeetan batipat lotua.

Nire gomendioa hauxe da: Taloak jatean, taloaren baloreak ikasi, Euskal Kultura beste kulturen bezala giza- baloreetan sustatzen dela eta.

Beste bat arte. Ondo ibili.

 

1 Santo Tomas Egunean prestatzen dira, Euskal Herriko hainbat lekutan “talo eguna” ospatzen da ere.

2 Beste hipotesia, Euskal Herrian bertan sortu zuena da: antzinako arbasoaren aztarnei segi behar diegula, baserriko oinarrizko jaki-janaria dela eta. Nire tesiarekin bat, arren irakurri.

3 Nixtamalizazionaren bidez, artoaren alearen oskola kentzen da. Irakurri.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media