Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Nere Lujanbio Zugasti
Argitaletxea: Elkar
ISBN: 978-84-9783-655-5
Ezaugarriak: Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Altzuza,
2003) garai guztietako euskal artistarik ezagunena da, eta euskal gizartean
eraginik sakonena izan duen pertsonetako bat, arlo guztietan. Eskultura landu
zuen batik bat, baina Oteizaren eragina haren arte-lanetatik harago doa: bai
bere obra teorikoak, bai suspertu zituen mugimendu kolektiboek, bai bere nortasun
biziak pertsonaia berezia bihurtu zuten, maitatua bezain gorrotatua.
Izaera petral eta liluragarri horri dagozkion pasadizoetan baino gehiago,
haren ideia eta obra artistikoen sorrera eta bilakaeraren azterketan saiatu
da Nere Lujanbio, biografia entretenigarri baina mamitsua idatziz, bere laburrean
artistaren goi-beheak ondo baino hobeto marraztuz eta taxutuz.
Bizitzarekin kontakizunaz, ikuspegi artistikoaren garapenaz eta gizartean
izandako eraginaz gain, beste hainbat atal ditu liburuak: bizitza osoan egindako
eskultura esanguratsuenen argazki komentatuak, kronologia, bibliografia hautatua...