2008ko abendua Mikel Laboa musikariaren heriotzarekin hasi da. Hilabete
honetan Gipuzkoako urrezko domina eman behar zioten, tradizioaren alde eta
tradizio hau gazteen artean zabaltzen egindako ahaleginagatik.
74 urte zituela zendu da Donostian.
1999an, Euskonews 29. alean egin genion elkarrizketa irakurtzera animatzen zaituztegu.
Auñamendi Entziklopedian bere biografia irakur daiteke ere.