Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: IHOBE
Orrialde kopurua: 48
Ezaugarriak: Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde
ekonomikoa lotuta egon da, hamarkada askoan, garraioaren hazkundearekin eta
ingurumenean eta osasunean alboko eragin negatiboekin sentsibilitate gutxi
duen lurralde-ereduarekin. Gaur egun ditugun mugikortasun-ohiturak hobetu
daitezke iraunkortasunaren ikuspuntutik; automobila gehiegi erabiltzen da,
eta hori da, hain zuzen ere, gure herri eta hirietako ingurumen-degradazioa
eragiten duen faktore nagusietako bat. 2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal
Ingurumen Estrategiaren lehentasuna da lurralde-oreka lortzea eta mugikortasun
iraunkorraren bidean aurrera egitea, eta bai halaber klima-aldaketaren eragina
mugatzea ere.
Azken urteetan, euskal udalerriek hainbat jarduera egin dituzte motorrik gabeko
garraiobideak ahalbidetzeko eta motordun garraiobideen erabilpen arrazionala
bultzatzeko; horretarako, udalerriaren erakargarritasuna eta biztanleen bizi-kalitatea
areagotu dituzte, eta poluzioa, zarata edo bide publikoko arriskuaren murrizpen
garrantzitzu bat lortuz.
Gainera, hainbat udalerrik gauzatutako Mugikortasun Iraunkorreko udal-planak
funtsezko tresna dira neurri horiek planifikatzeko eta ezartzeko.
Horrenbestez, egungo mugikortasun-moduak eredu iraunkorragoetara zuzentzea
ez da udalerrien lana soilik. Ezinbestekoa da Administrazioaren parte-hartzea
—maila guztietan— eta, hein haundi batean, gizartearen, hiritarren eta elkarteen
laguntza trinko batekin. Funtsezkoa da eragile eta instituzio-maila guztiek
ingurumena errespetatuko duen mugikortasun-eredu bat bultzatzea. Euskal Administrazio
Publikotik jarduera ugariri ekin behar zaie eta alderdi horien inguruan herritarrak
kontzientziatzea bultzatu behar da.