Juan Iruretagoyena Ayestaran idazlea 1982ko abenduaren 24an hil zen

Juan Iruretagoyena Ayestaran

Juan Iruretagoyena Ayestaran. Argazkia: www.armiarma.com

Gipuzkoar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (Zarautz, 1899). Andoainen eta Gasteizen egin zituen ikasketak eta apaiz egin zen. 1921. urtean eman zuen argitara Gau-ostatua bere lehen drama. Gerra Zibila hasi aurretik beste bi antzerki plazaratu zituen, Atso poxpoliña (bakarrizketa) eta Otarka aza (ipuina). Garai berberean eman zuen argitara Sutan Biotza itzulpen lana. Harenak dira halaber Kristau-Ikasbidearen Erakutsaldiak Itzalditan (frantsesetik itzulia), Fabiola’ren Mirabea (gaztelaniatik itzulia), eta olerki batzuk ere egin zituen.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media