Joan Etxamendi Larralde, Bordel, 1782ko urtarrilaren 7an jaio zen

Joan Etxamendi Larralde

Joan Etxamendi Larralde.

Bertsolari eta olerkari nafarra (Luzaide, 1792-1879). Jaiotetxetik datorkio «Bordel» izengoitia. Lehen Karlistadan presondegiz presondegi ibili zen. Bertsotan eman zuen bere bizimoduaren berri; antimonarkiko eta antikarlista amorratua izan zen, batez ere apaiz karlisten kontrakoa (Apezen kantuak; Carlisten kantiak; Sacerdoten contrakoak; Carlos zazpigarrenaren kontra). Oso erlijiosoa zen eta egindako kantuez damutu egin zen azken urteetan. Beste hainbat abesti ere egin zituen, guztiak bere bizitzako gorabeheren islada (Donostian soldadu; Lurraren pean sar nindaiteke; Mendekoste Bestetan; Ene andre gaiari; Limite gainian; Oroit gaiten guztiok).

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media