Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Hannot Rodriguez Zabaleta
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 347
ISBN: 978-84-9860-064-3
Ezaugarriak: Andoni Ibarra irakaslearen zuzendaritzapean
idatzitako tesi honek arriskua du gai nagusitzat. Hau da, garapenaren alderdi
ilunatik helduko zaio zientziaren eta teknologiaren dinamiken azterketari,
hain zuzen ere arriskuaren fenomenoa dinamika horiei karakteristikoa
zaiela uste dugulako. Izan ere, ez dago gaur egungo zientzia eta teknologia
ulertzerik ez bafa haiei –testuinguru ekonomiko-industrial jakin batean
beti ere– karakteristikoa zaien arriskuaren ezaugarria aintzat hartu
gabe.
Baina nola ulertu arriskua? Nola eratzen da? Zeintzuk dira bere kontrol mekanismo
zientifiko-instituzionaletan identifika daitezkeen gabezi eta arazoak? Eraginkorrak
al dira kontrol eta kudeaketa saiakera instituzional horiek? Zein da hiritargoak
oro har aurrerapenaren arriskuekiko duen jarrera? Galdera hauei guztiei, eta
egin zitezkeen beste hainbati erreparatuz gero, argi dago geurea ez dela arriskuen
sailkapen edo taxonomizazio lan bat izango, nolabait gure gizarteetako arriskuen
berri zehaztua emango lukeena. Asmoa oso bestelakoa da: arriskuaren konstituzio
edo eraketa anitzari (epistemologikoa, teknikoa, politikoa, ekologikoa, publikoa,
ekonomikoa) erreparatzea, berau fenomeno poliedrikoa dela erakutsi, eta izaera
anitz edo konplexu horren baitako gobernaketa proposamena egitea.