Jose Eizagirre Aiestaran, idazlea eta Eusko Ikaskuntzako kidea, 1948ko urtarrilaren 23an zendu zen

Jose Eizagirre Aiestaran

Jose Eizagirre Aiestaran.

Gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (Tolosa, 1881 - Donibane Lohizune, 1948). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen. Aldizkari ugaritan idatzi zuen (Euskal Esnalea, Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza, Gernika). 1913. urtean Basotarrak operaren libretoa idatzi zuen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz. Euzko Alderdi Jeltzalekoa zen; Madrilgo Gorteetarako diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan 1918an eta 1931n. 1937an Euzkadiko Auzitegi Militarreko buru izendatu zuten. Gerraren ondoren Ekaitzpean eleberria eman zuen argitara erbestean (Buenos Aires, 1945).

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media